lunes, 28 de noviembre de 2016

Los pequeños al Andatza

Txikiak Andatzara

Euskotren. Goizeko 9:20. Ordu-erdi trena hartzeko, eta dagoeneko ia denak hemen dira, mendira joateko irrikaz. Egun euritsua behar zuen izan, baina, eguraldia lagun izan genuen txango osoan zehar.

Usurbilera iritsi eta igotzeari ekin genion. Hasiera gogorra, malda latza, baina arazorik gabe egin genuen aurrera. Betiko moduan, berotzeko eta luzatzeko atseden hartu genuen, lesioak ekiditeko hain zuzen. Eta berriro Andatzarantz. Zenbait geldialdi teknikoren ostean, bat hamaiketakoa hartzeko eta besteak arnas hartzeko, heldu ginen gurutzera. Hainbat metro gailurrerako, baina helburua bertan genuen jadanik. Txikiek ahalegin galanta egin zuten igoeran, eta giroan poza nagusi zen. Azken txanpa gauzatu eta taldearen ohiko argazkia tontorrean.

Behin goian, txikiak taldetan banatu ziren etxolak eraikitzeko. Taldelana eta dibertsioa nahi adina. Ondoren, bazkaltzeko ordua; eta, tripa beterik, jaisteko garaia. Orduan lehen tantak hasi zirenez, abiada onean jaitsi ginen menditik. Eskerrak Usurbilera iritsi arte eutsi zion, herriko frontoia aterpe bikaina izan baitzen jolasteko.

Egun ederra baino ederragoa izan zen hura, primerakoa inondik inora. Ez zen halakoxea izango zuek gabe, beraz, milioika esker, txikiok!!!




Los pequeños al Andatza

Euskotren. 9:20 de la mañana. Media hora para coger el tren y prácticamente ya habían llegado todos, impacientes por ir a la montaña. Se avecinaba un día lluvioso, sin embargo, el tiempo nos respetó durante toda la excursión.

Llegamos a Usurbil y nos dispusimos a subir. El inicio fue fuerte con una cuesta de mucha pendiente que logramos solventar sin problemas. Como siempre paramos para calentar y estirar, muy importante para evitar lesiones, y continuamos con la subida al Andatza. Tras varias paradas técnicas para tomar el hamaiketako y recuperar fuerzas, llegamos a la cruz. Todavía quedaban uno pocos metros para hacer cima, pero el objetivo estaba muy cerca de cumplirse. Los pequeños realizaron un gran esfuerzo en subir, pero la alegría se notaba en el ambiente. Hicimos el último esfuerzo hasta subir a la cima y nos sacamos la tradicional foto de grupo.

Una vez arriba, los pequeños se dividieron en grupos para construir sus propias cabañas. Trabajo en equipo y momentos divertidos asegurados. Después llegó la hora de comer, y tras llenarnos las tripas, comenzamos el descenso. Empezaron a caer las primeras gotas, por lo que bajamos el monte a buen ritmo. Por suerte, nos aguantó hasta llegar a Usurbil, donde nos resguardamos para jugar en el frontón del pueblo.


Fue un día increíble para hacer la excursión en el que nos lo pasamos de maravilla. No hubiese sido posible sin vosotros, ¡¡¡millones de gracias pequeños!!!












jueves, 24 de noviembre de 2016

Medianos en Urnieta

Ertainon taldearentzat, ikasturteko astebukaerarik desiratuenetakoa izan zen joan berri zaiguna. Larunbat goizean eguraldi petrala zen oso, blai geratzeko arrisku betea. Goizean goiz elkartu ginen gektokian, eguna topera aprobetxatzeko. Urnietara heltzean, gauzak utzi eta Buruntza igotzeari ekin genion gogotsu.  Azkenean, euriak atertzera egingo zuela zirudien, eta halaxe gertatu gainera. Barreen artean iritsi ginen San Roke ermitara, non hamaiketakoa hartu genuen indarrak gorde eta azken txanpa burutzeko. Une batez, jada gailurrean, argazkiak egin genituen, jaitsiera hasi aurretik.

Etxera iritsi orduko, dutxa beroa hartu eta aisialdia izan genuen. Arratsalde erdialdera,  El guerrero pacífico filmaren txanda, palomita eta txokolate eta guzti; hori betekada hori! Filma asko gustatu zitzaigun, eta gogoetarako tartea ere eman zigun, a zer zortea daukagun jakiteko besteak beste.
Gauean, hotza kontuan hartuta, primeran sartu zitzaizkigun zopa beroa eta etxeko hanburgesak. Goizean gauza beldurgarri bat pasa zela jakin gabe afaldu genuen Afalostean jakin genuen berria: etxekoandrea erail zuen norbaitek. Bazegoen hainbat susmagarri, tartean, okina, polizia, Renfeko txartel-zulatzailea eta tabernaria. Ertainen ardura zen etxekoandrea nork eta zein lekutan hil zuen jakitea, baita erabilitako arma topatzea ere. Eskerrak talde bikaina dela geurea, zeren, berehala, kasua konpondu baitzuten. Egon pixka bat, berehala? Jokoa amaitu zenerako lo egiteko ordua bazen dagoeneko. Bai azkar igaro ohi dela denbora gustuko lekuan!

Igande goizean dinamika berri bat egin zuten gure neska-mutilek. Gutxitasuna duten pertsonen azalean sartu behar izan zuten, hain justu, daukaten balioa eta meritua aintzat hartu ahal izateko. Salesianoen etxea itsuz, herrenez, mainguz eta mutuz bete zen. Makarroiak okelarekin bazkaldu ostean, astebukaerako unerik txarrena: etxea utzi baino lehen goitik behera garbitzea. 17:00etan heldu ginen geltokira, zeharo nekaturik baina oso alai; itzultzeko gogoz. Bi aste barru hurrengo txangoa dugu eta, gaitz erdi!

Mila esker ertainok, zuekin gozamena da. Abenduan ikusiko dugu elkar!






















El pasado fin de semana fue uno de los más esperados del curso por nuestro grupo de medianos. El sábado por la mañana parecía que el tiempo no nos iba a dar tregua y que acabaríamos empapados. Quedamos  temprano en la estación para poder aprovechar el día al máximo. Cuando llegamos a Urnieta, dejamos las cosas y nos dispusimos a subir al Buruntza con muchas ganas. Al final parecía que la lluvia no nos iba a estropear al día de monte y así fue. Llegamos, entre risas, a la ermita de San Roque donde tomamos nuestro hamaiketako para reponer fuerzas y seguimos subiendo. En un momento, nos plantamos en la cima, hicimos las fotos de rigor y comenzamos la bajada.

Al llegar a la casa nos pegamos una duchita calentita y tuvimos un poco de tiempo libre. A media tarde vimos “El guerrero pacífico” acompañada de una súper merienda de palomitas y chocolate, ¡menudo empacho! La peli nos gustó mucho y pudimos pensar un poco sobre lo afortunados que somos por todo lo que tenemos.

Por la noche, con el frío que hacía nos entró genial la sopa caliente y las hamburguesas caseras. Disfrutamos de la cena sin saber que había pasado algo horrible por la mañana… Después de cenar, nos enteramos que la dueña de la casa había sido asesinada; había varios sospechosos: el panadero, el policía, el revisor de Renfe y el tabernero. Nuestros medianos tenían que averiguar quién y dónde había matado a la dueña y con qué arma. Menos mal que contábamos con la ayuda de este grupazo y en un momento el caso estaba resuelto. Espera, ¿un momento? Cuando acabamos de jugar y miramos el reloj era ya la hora de irse a dormir. ¡Qué rápido se pasa el tiempo cuando se está disfrutando tanto!

La mañana del domingo la dedicamos a una dinámica en la que nuestros chavales se tuvieron que meter en el papel de personas con discapacidades para poder valorar el gran esfuerzo y mérito que tienen. La casa de los Salesianos se llenó de ciegos, cojos, mancos y mudos. Después de comer un platazo de macarrones con carne, llegaba el peor momento del finde: limpiar y recoger todo para abandonar la casa. A las 17.00 llegamos a la estación, muy cansados pero muy contentos y con muchas ganas de volver. ¡Menos mal que la siguiente excursión es solo  dentro de dos semanas!


Muchas gracias medianos, con vosotros da gusto. ¡Nos vemos en diciembre!

miércoles, 23 de noviembre de 2016

Colores de Otoño

Beste azaro bat, beste txango bat baina oraingoa oso-osoa, astebukaerakoa, hainbeste maite ditugun horietakoa. Aurten ere, nagusien taldekook ostiralean elkartu ginen, Azkarate herri ederrera bidean. Balerdiren magalean dago, Aralar mendilerroaren baitan, leku paregabean alegia.

Astebukaerari lasai ekin genion, etxean kokatu, afaldu... Lasaitasunak ordea ez zuen luzaro iraun, afaldu ostean typical english pub batera lekualdatu baikinen, pub quiz galderen jokoan oinarritutako gaubeilan. Nahi duenak har dezake parte, baina ez da saririk izaten. Funtsean, besteek baino gehiago jakitearen poza. Animatzaile batek zuzentzen du ekitaldia, galderak egiten beti, eta umore ingelesa baliatuz eta besteekin etengabe mintzatuz. Horrela, Ingalaterran hamaika pubek dute euren quiz propioa, merkea bezain entretenigarria baita.

Larunbatean, indartsu jaiki ginen Artubira (1259 m) igotzeko. Etxetik irten eta maldan gora abiatu ginen. Ibiltzen gindoazela, Balerdiko pareta harritsuak, Artubiren gandor bera hartzen dutenak, ezkerrean utzi genituen. Balerdiko iparraldeko ertza Urdileko mendi-lepo berdera begira dago. Zelaia igaro, ataka pasa, eta eskubirantz egin genuen pinudian sartu arte. Bide osoan zehar bista ezin ederragoak lagun, are gehiago udazken koloreekin. Kolore nahasketa miresgarria inondik inora. Modu horretan, inguruko edertasunaz gozatzen, desiratzen genuen gailurrera heldu ginen, eta bertan azaldu zitzaigun Aralarrek hain berea duen haizea. Hainbat argazki balentria oroitu ahal izateko, eta apurka-apurka hasi ginen jaisten, oraingoan kontrako magaletik eta desnibel galanta tarteko. Zenbait ipurdiko ere hartu genituen aldapan behera.

Etxera iritsi bezain pronto, dutxa eta txokolate beroa indarrak berreskuratzeko eta Al filo de lo imposible saioko kapituluaz gozatzeko. Gogoeta sakonak egin genituen Eiger (Suitza) mendiaren iparraldeko aurpegiari buruz, 63an Rabadá eta Navarro espainiarrek eginiko igoerari buruz alajaina.
Hausnarketan murgildurik iritsi zen afalordua, beste behin, AME-Burger mutikoa dastatzeko unea patata frijitu eta guzti. Eguneraren amaiera zirudien beno, egunarena baino gehiago, planetarena izan ere, bonba nuklearra indargabetu beharrean ginen, bestela gureak egingo zuen eta. Bonba topatu, lagunak salbatu eta memoria landu behar izan genuen, erradizioari buruzko galderak erantzun eta, azkenik, leherketa ezabatzeko kodea lortu, ohera lasai joan ahal izateko.

Eta jo zuen iratzargailuak, eta igande goiza soilik geratzen zitzaigun aurretik. Otoitz motza, elkartasunaren gainean, eta ondoren laburmetraia sortu eta grabatu genuen, non talde batek albiste tragiko bat irudikatu behar zuen, eta besteak munduari hedatu.  Ea laster aurkezteko aukera badugun.


Jasotzeko ordua. Mahaia jarri eta bazkari mexikar goxoa: natxoak guakamolearekin era fajitak, urteari erremate bikaina emateko. Asteburu perfektua, elkar hobeto ezagutzeko, elkarrekin bizitzeko, pilak kargatzeko eta, beste behin ere, une zoragarriak partekatzeko. 



Otro noviembre más, otra excursión más… pero esta vez de las completas, de las que tanto nos gustan, de fin de semana. Un año más el grupo de mayores nos juntamos el viernes para dirigirnos a la preciosa localidad de Azkarate, situada en un marco incomparable, a los pies del Balerdi, en la sierra de Aralar.

El finde comenzó tranquilo, instalándonos en la casa y cenando, pero la tranquilidad duraría poco… tras la cena nos trasladamos a un “typical english pub” donde tendría lugar la velada basada en un pub quiz, el tradicional juego de preguntas y respuestas que se realiza donde todo el que quiera puede participar. Con todo, en contra de lo que se pueda imaginar, no suele haber premios. Simplemente la satisfacción de saberse el que más sabe de todo el local. El acto suele estar coordinado por un animador que hace las preguntas y ameniza el ritmo con un humor inglés en permanente diálogo con la clientela. De este modo, son muchos los pubs en Inglaterra que tienen su Quiz, ya que resulta barato, entretenido y atractivo.

El sábado nos despertamos con energía para afrontar la subida a Artubi (1259 m). Para ello salimos de la casa y comenzamos la subida. Mientras caminamos, las paredes rocosas de Balerdi, que forman parte del mismo cresterío que Artubi, van quedando a nuestra izquierda. La cara norte de la mole rocosa de Balerdi da al verde collado de Urdille. Atravesamos el prado y cruzamos al final una verja a mano derecha que da paso a un pinar. Las vistas durante toda la travesía son incomparables en esta época del año donde los colores otoñales se entremezclan en una gran gama de tonos. Así, mientras admiramos la belleza que nos rodea alcanzamos la esperada cima y con ella apareció el característico viento que siempre sopla en la cordillera. Unas fotos para inmortalizar la hazaña y poco a poco comenzamos la bajada, esta vez por la cara opuesta y con un fuerte desnivel, en el que no nos quedó más remedio que deslizarnos de culo para evitar culetazos innecesarios.



















Al llegar de nuevo a casa, ducha y chocolate caliente para recuperar fuerzas y poder disfrutar de un capítulo de “Al filo de lo imposible” donde vimos y reflexionamos acerca de la subida a la cara norte del Eiger (Suiza) de los españoles Rabadá y Navarro en el año 63.

Y con esto nos dio la hora de cenar donde un año más saboreamos la típica CMA-Burger acompañada de unas patatas fritas. El día parecía que llegaba a su fin… bueno más que el día el planeta… dado que nos vimos asaltados por el peligro de una bomba nuclear que tendríamos que desactivar si queríamos salir con vida de la finca. Para ello tuvimos que encontrar la bomba, salvar a nuestros compañeros contaminados haciendo memoria del rico refranero español, contestar preguntas relacionadas con la radiación y resolver la contraseña que nos permitió desactivar la bomba para irnos a dormir tranquilos.

Y sonó el despertador, y ya sólo nos quedaba la mañana del domingo para disfrutar de la experiencia. Una breve oración basada en la colaboración y cooperación que posteriormente dio pie a la temática del corto que guionizamos y grabamos como actividad, en la que un grupo era el encargado de representar una noticia trágica y el otro de narrársela al mundo, y que esperamos poder presentaros en breve.

Hora de recoger, poner la mesa y disfrutar de una sabrosa comida mexicana compuesta de nachos con guacamole y fajitas para poner un año más el broche a un completo y magnífico fin de semana  que nos ha ayudado a conocernos mejor, convivir, recargar pilas y pasar una vez más grandes momentos juntos.