viernes, 18 de diciembre de 2015

SIEMPRE UN CAMINO DIFERENTE

BIDE DESBERDINA BETI

Joan den igandean, txikiak jaten ari ziren txurroak zirela-eta inbidiaz beterik, ertainok eta nagusiok Renfeko geltokian elkartu ginen. Adarran igande paregabeaz gozatzea zen gure asmoa, hau da, Gipuzkoako tontor mitikora igotzea.
Ohiko agurrak egin eta asko ez ginela (onak bai, noski) ikusi eta gero, trena hartu eta Urnietarantz hartu genuen. 

Tamalez, hilerriko aldapa famatua han zegoen gure zain. Malda gogorra gogorrik bada, ezinhobea motorrak berotu eta txangoa abian ipintzeko. Noizko eskailera mekanikoak…?
Besabira heldu aurretik gure lagun Pako astoaren eta zintzilikatutako bizikleten paretik igaro ginen. Taberna ezaguna pasata, benetako igoeraren txanda iritsi zen. Mendilepoan hartu genuen hamaiketakoa. Jaten hasi bezain pronto, lehen eguzki errainuen bila joan ginen ez hozteko. Argazki bat, eta gora berriz pilak kargaturik.

Oraingoan, gauzak aldatzeko, zeharka joatea erabaki genuen…  eta, konturatzeke, denok ginen gailurrean. Bizkor egin genuen jaitsiera, izan ere, goseak dagoeneko dezente eragiten baitzigun. Ohiturari eusteko, frontoian bazkaldu genuen.
Behin han, bazkaria pausatu ostean, dinamika bat egin genuen, “Txokolatin ikusezina” izena eman geniona hain zuzen. Zozketan tokatutako pertsonari txokolatinak edo bonboiak ematea, horixe zen jolasaren gakoa.
Ahoa gozo-gozo genuelarik, Urnietarainoko errepide zatia osatu eta trena hartu genuen. Hantxe agurtu genuen elkar hurrengo urtera arte.

Maiz igo dugu mendi hauxe, baina beti desberdina da, eta beti eskaintzen dizkigu hainbat bizipen eta sentsazio berri, baita bidea partekatzeko persona bikainak ere.

Mila esker guztioi urte zoragarri honengatik! Ertainen eta nagusien taldekook festa zoriontsuak eta 2016 urte berri ederra opa dizuegu! Gailurrez eta bizipenez beterik etor dadila!





SIEMPRE UN CAMINO DIFERENTE

El pasado domingo, muriendo de envidia pensando en los churros que se estaban comiendo los pequeños, nos juntamos medianos y mayores en Renfe para disfrutar de un espléndido domingo conjunto en el Adarra, una de las más míticas cimas guipuzcoanas. 
Tras los correspondientes saludos de rigor y ver que no éramos muchos, pero buenos, eso sí, por descontado, nos subimos al tren para poner rumbo a Urnieta. 

Para nuestra desgracia, la famosa cuesta del cementerio seguía ahí, una cuesta empinadísima perfecta para calentar motores para empezar la excursión. Ya les está costando poner escaleras mecánicas…!!
Antes de llegar a Besabi pasamos por delante de nuestro ya amigo burro Paco y por el jardín de bicicletas colgantes. Pasado el conocido bar, empezamos la ascensión propiamente dicha para llegar al collado donde almorzaríamos. A mitad de almuerzo tuvimos que ir corriendo hasta alcanzar los primeros rayos de sol para no enfriarnos. Una foto y a continuar la subida con las pilas recargadas.
Esta vez, para cambiar, decidimos subir bordeando la cara …  y sin darnos cuenta ya estábamos todos juntos en la cima. Bajamos rapidito que el hambre ya apretaba y comimos en el frontón, para no perder la tradición. 

Una vez allí y después de reposar la comida, hicimos una dinámica bautizada como “Chocolatín invisible”  que consistía en regalar bombones o chocolatinas a la persona que nos había tocado en el sorteo.
Y con el sabor dulce en la boca, recorrimos el trozo de carretera que nos separaba de Urnieta para coger el tren y despedirnos hasta el año que viene.
Muchas veces hemos subido este monte, pero siempre es diferente y siempre nos regala nuevas experiencias, sensaciones y gente excepcional con la que compartir el camino.

Gracias a todos por otro maravilloso año! Desde medianos y mayores os deseamos a todos unas felices fiestas y próspero 2016 lleno de nuevas cimas y experiencias! 






















martes, 15 de diciembre de 2015

¡VELADA PIRATA!


Las 18.00 de un sábado corriente de diciembre para muchos, el momento de dejar de ser un niño y empezar a ser un pirata para nosotros… El colegio se llena de 50 Piratillas dispuestos a pasar una noche mágica.
¿Quiénes son esos y qué han hecho con mis monitores? La pirata DJ, la pirata Inditex, el pirata payaso, el pirata de los mares del sur,… Ellos son los que van a ayudarnos a adentrarnos en el mundo pirata.

Y qué mejor manera de empezar esta velada que cantando y bailando al son de la música pirata y los aplausos que la acompañan, chistes para romper el hielo, provocando el temblor del salón de actos por tantas carcajadas. ¡Qué buenas son las actuaciones de estos grumetes y qué buen público tenemos!
Empiezo a oír ruidos extraños, y no es muy alta la probabilidad de encontrarnos aquí con un monstruo marino… ¿De dónde vienen esos sonidos…? Miro el reloj, está claro, esos sonidos son tripas hambrientas. Así que, tras dejar el tatami lleno de sacos, llega la hora de cenar.

Los monitores han desaparecido… ¿dónde andarán? Menos mal que ya tenemos las pilas recargadas para ir a encontrarles.
En cada uno de sus escondites, una prueba nos espera, para poder llegar al tesoro de la más rápida manera… ¡Comienza el juego!

Con todas las pruebas superadas… A montar el mapa o la frase que nos lleve al lugar secreto. ¿Qué pone en tu frase? ¿Cómo es tu mapa? ¿Compartimos y vamos juntos al tesoro? Así, colaborando, entre los grupos… ¡Aparece el tesoro! Y qué mejor manera de disfrutarlo que compartiéndolo entre todos.

Antes de ir a la cama, una piratilla cumple años, y en todos los idiomas posibles, le cantamos el “zorionak zuri” antes de ir a dormir. ¡Zorionak Pirata Ana!

¡Son las 8.00 de la mañana! ¡Buenos días tripulación!  ¡Arriba, que los churros y el chocolate caliente nos espera! Paseando por la concha, llegamos hasta la churrería y qué bien entra el chocolatito después de una noche con tantas emociones.

Cómo pasa el tiempo cuando estás a gusto, sin darnos cuenta estamos aquí otra vez, en el cole, sin disfraz de Pirata y con los Aitas esperando.

Muchas gracias a todos por esta velada, los hemos pasado de maravilla.
¡El año que viene más y, a poder ser, MEJOR!
¡Nos vemos en 2016!















































Zenbaitentzat abenduko larunbat arrunt bateko 18:00ak ziren, guretzat ordea haur izateari utzi eta pirata bilakatzeko unea… Ikastetxea 50 piratatxoz bete zen, denak gau magikoa igarotzeko irrikitan.
Nortzuk dira horiek? Zer egin dute begiraleekin? DJ pirata, Inditex pirata, pirata pailazoa, hegoaldeko itsasoetako pirata,... Eurek lagunduko digute piraten munduan barneratzen.
Ba al dago gaubeila abian ipintzeko modu hoberik piraten musika abestea eta dantzatzea baino? Txaloka, txisteak kontatuz, barre algaren bitartez areto nagusian dardara eragin eta eragin. Benetan ederrak grumete hauen ekitaldiak, eta benetan ona daukagun publikoa!
Zarata arraroak datoz, eta ez dira itsasoko munstro batenak… Nondik datoz soinuok…? Ordulariari erreparatu eta argitu da misterioa: tripa-zorriak dira. Ondorioz, tatamia zakuz bete eta iritsi da afaltzeko ordua.

Begiraleek alde egin dute…, nora-baina? Eskerrak euren bila joateko pilak bete-beteta dazkagunik.
Ezkutaleku bakoitzean, proba bat dugu zain; ahalik eta bizkorren heldu behar dugu altxorra dagoen tokira… Jokoa abian da!

Proba guztiak gaindituta… leku sekretura eramango gaituen mapa edo esaldia osatu behar. Zer jartzen du zure esaldian? Nolakoa da zure mapa? Partekatu eta elkarrekin joango gara altxorraren bila? Modu horretan, taldeen arteko elkarlanean… azaldu da altxorra! Eta altxorra elkarrekin banatzea da jarduteko modurik onena.

Ohera joan aurretik, piratatxo batek urteak bete dituela-eta, “zorionakzuri” abestu diogu munduan diren hizkuntza guztiak erabiliz. Zorionak Ana piratari!

Goizeko 8:00ak dira! Egun on, tripulazio! Altxa gora, txurroak eta txokolate beroa zain baitauzkagu! Kontxatik barrena, txurreriaraino heldu gara; eta primeran sartu zaigu txokolatea emozioz beteriko gauaren ostean.

Denbora ezin bizkorrago igaro ohi da gustura gaudenean, eta, artean konturatzeke, berriz ikastetxean gaude, pirataren mozorrorik gabe eta gurasoak gure esperoan direla.

Mila esker guztioi, ikaragarri ondo pasatu baitugu.
Datorren urtean gehiago, eta, ahal bada, HOBETO!
2016an elkartuko gara!