jueves, 26 de marzo de 2015

I need a hero


Zast, boom, puuum… Pasilloak superheroiez eta gaizkile maltzurrez bete dira eta hauxe iragarri dute: badator azkenik Murgiako kanpaldia. Zein izango da aurtengo txangoa? Izango al da hanburgesarik afaltzeko? Nolakoa izango da igandeko jokoa? Zein mozorro jantziko dut lagunekin egingo dudan ekitaldian? Hamaika galdera; erantzun bakarra ordea… ZATOZ ETA EGIZU PROBA, EZ ZARA DAMUTUKO!!!! 

Murgia asteburuko ateraldia izango da, apirilak 17-18-19 egunetan gauzatuko duguna. Hiru taldeek batera hartuko dugu autobusa ostiralean, eta Murgia (Araba) herriraino eramango gaitu. Behin han, etxean gauzak utzi, eta afaltzeari eta gaueko jokoari ekingo diogu. Biharamunean, nola ez, txangoa izango dugu. Eta itzultzean dutxa, merienda eta zenbait jarduera gehiago. Gauean, ohitura den moduan, gaubeila egingo dugu SUPERHEROIAK ETA GAIZKILEAK gaitzat hartuta. Zuen ekitaldiekin eta sorpresaren batekin osatuko da gaubeila hori. Segidan, ohera indarrak berreskuratzera, hurrengo egunean jolastu eta bizikidetzaz gozatzen jarraitzeko… eta, konturatzerako, iritsi zaigu handik etortzeko unea.

Izena emateko, baldin eta elkarteko kide bazara, izen-emate orria bete eta ordainagiriarekin nahikoa duzu.  Kide ez bazara, aldiz, idatz iezaguzu e-maila gure helbidera: mendia@summa-aldapeta.es . Izena emateko azken eguna apirilaren 13a da; ez ahaztu!!! Zuen zain gaude aurten ere jarduera berezi honetan gozatzeko, begiraleok buru-belarri prestatu dugu-eta.

 

Zash, boom, puuum… Los pasillos se llenan de superhéroes y villanos para anunciarnos que por fin se acerca el campamento de Murguía. ¿Qué excursión haremos este año? ¿Habrá hamburguesa para cena? ¿Cómo será el juego del domingo? ¿Qué disfraz me preparo para la actuación con mis compañeros? Las preguntas son infinitas, pero la respuesta es solo una … VEN Y PRUEBA, NO TE ARREPENTIRÁS!!!! 

Murguía es una salida de fin de semana cuya fecha es el 17-18-19 de Abril. Los 3 grupos, pequeños, medianos y mayores juntos nos montamos el viernes en un bus que nos lleva hasta el pueblo de Murguía (Álava). Una vez allí nos instalamos en la casa y nos preparamos para cenar y hacer un juego nocturno. Al día siguiente y temprano, para aprovechar a tope, nos vamos de excursión. A la vuelta ducha, merienda y más actividades. A la noche, como es tradición, una velada temática de SUPERHÉROES Y VILLANOS amenizada con vuestras actuaciones y alguna que otra sorpresa… A la cama a recargar pilas para el día siguiente seguir jugando y disfrutando de la convivencia… y así sin darnos cuenta llega la hora de volver.

Para poder apuntarte, si ya eres miembro del club, no tienes más que rellenar la hoja de inscripción junto con el resguardo del ingreso.  En caso contrario, escríbenos un email a mendia@summa-aldapeta.es . La fecha tope el 13 de Abril, que no se te olvide!!! Os esperamos a todos para disfrutas un año más de esta actividad tan especial que los monitores ya estamos preparando con mucho dedicación e ilusión.


 




lunes, 23 de marzo de 2015

Las últimas gotas del día

Duela astebete gertatu arren, atzo gauekoa dirudi. Txikiak, ertainak eta nagusiak mendiko igande euritsu baten atarian ginen, Eason hain zuzen ere. Artean ez genekien eguneko azken tantak zirenik. Debako geltokira iritsi bezain pronto ekin genion igoerari. Jakin bagenekien ibilbide luzea zela eta gure energiak agortuko zituela, baina, soberan genuen energia. Hasiera-hasieratik bista desberdinak ikusteko aukera izan genuen. Ibilbide osoan zehar gure egunerokoan goza ezin diren hainbat egoera atera zitzaizkigun bidera: animalia askeak, ur-haztegiak (usain oso berezi eta guzti), e.a. Pixkanaka, irristadak irristada, gero eta gertuago genuen helmuga: merenderoa. Hara heltzeko, aldapei, bide lokaztuei eta gora zihoan nekeari egin genion aurre. Merenderoan atseden hartu eta igande mendizaleetako gutiziak jan ahal izan genituen. Hauxe izan zen inflexio-puntua, zeren eta, behin indarrak berreskuratuta, atsegina eta lasaia izan baitzen Zumaiarainoko bidea. Bertan hartu genuen topoa eta hantxe elkartu ginen txikiekin; egunari bukaera hasitako lekuan emanez. Hau da, Easoko geltokian.


Hace ya una semana y parece que fue ayer. Pequeños, medianos y mayores daban los buenos días a un domingo lluvioso de monte en Easo, sin saber que eran casi las últimas gotas del día. Nada más llegar a la estación de tren de Deba comenzamos el ascenso. Sabíamos que era una ruta bastante larga y que iba a agotar nuestras energías, pero teníamos muchas y de sobra.  Desde el principio de la ruta se empezamos a ver diferentes paisajes que alegraban la vista. A lo largo del trayecto pudimos distinguir otras situaciones que no podemos disfrutar en nuestra rutina, tales como animales libres, depuradoras de agua (que dejan un olor difícil de olvidar), etc. Poco a poco, entre resbalón y resbalón nos íbamos acercando a la meta: el merendero. Hasta llegar ahí tuvimos que superar cuestas, caminos embarrados y la fatiga que se hacía notar cada vez más. En este merendero se pudo descansar y cada uno compartir los ricos caprichos de domingos de monte. Este fue el punto de inflexión, porque ya con las fuerzas repuestas el camino hasta Zumaia se hizo ameno y tranquilo. Una vez en nuestro destino, cogimos el topo donde nos esperaban los pequeños para acabar el día donde empezó, en la estación de Easo.






















miércoles, 18 de marzo de 2015

Conquistando Andatza

Martxoko hirugarren igandean txikiok berriz elkartu ginen Andatza mendia igotzeko. Eguna goibel eta euritsu abiatu zen Donostian, baina eguraldi txarrak ez zion gure aldarteari eragin, gogo bizia baikenuen txikien taldeak igotako mendien zerrendari beste tontor bat gehitzeko.
Eason topoa hartu eta Usurbilen jaitsi ginen. Iritsi bezain pronto, euria indartu eta txangoa jarraitzea zaildu zigun. Hori dela eta, frontoia non zegoen ziurtatu eta tontorrera ez igotzeko aukera mahai gainean ipini genuen. Hala ere, neska-mutilen zein begiraleen kemenak ahalegintzeko bultzada eman zigun. Zorteak gure alde egin zuen, izan ere, euria baretu eta arazorik gabe heldu ginen gailurrera.
Erdibidean hamaiketakoaren txanda etorri zen, eta txantxetan, barrez eta lagunartean, ibiltzen jarraitzeko energia eman zigun.
Basoan zehar tarte aldapatsu bat pasa ostean, Andatzako gurutzera heldu ginen, non ohiko argazkia egin eta une batez hartu baikenuen atseden.
Gurutzea utzi eta, moztutako basoa zirudiena igarota, heldu ginen azkenik gailurrera.
Arazorik gabe jaitsi ginen eta berriro Usurbilera iritsi. Han, amestutako bazkaria jan eta jolasak antolatu genituen herriko frontoian.
Arratsaldeko bostak inguruan jaso genituen gauzak. Penaz eta nekaturik, toporantz egin genuen berriz. Trenean topatu genituen nagusiak eta ertainak.

Benetan egun ederra izan zen, eta ezin motibatuago gaude datorrenaren zain MURGIA 2015! 


El tercer domingo de marzo los pequeños nos volvimos a juntar para subir el Andatza. El día empezó muy gris y lluvioso en Donosti, pero no dejamos que el mal tiempo nos quitara las ganas de añadir una cima más a nuestra lista de montes subidos por el grupo de pequeños.
Nos montamos en el topo en Easo y nos bajamos en Usurbil. En cuanto llegamos la lluvia cogió fuerza y vimos difícil comenzar la excursión, por lo que nos aseguramos de dónde estaba el frontón del pueblo y consideramos la opción de no subir a la cima. Sin embargo, el buen ánimo de los chavales y las ganas de los monitores nos empujaron a intentarlo. Tuvimos suerte, ya que dejó de llover y pudimos subir sin problemas.
El hamaiketako a medio camino, entre risas, bromas y amigos, nos dió la energía que necesitábamos para seguir andando.
Después de un último tramo más empinado por el bosque, llegamos a la cruz del Andatza, donde nos hicimos la foto de rigor y pudimos descansar un rato.
Después de coronar la cruz, anduvimos por lo que debía ser un bosque, que estaba ahora talado, y finalmente llegamos a la cima.
Bajamos sin problemas y llegamos de nuevo a Usurbil, donde después de una esperada comida, organizamos unos juegos en el frontón del pueblo.
Sobre las cinco de la tarde recogimos las cosas y con pena y cansancio nos dirigimos otra vez al topo, donde nos encontramos con mayores y medianos.

Fue un gran día, y no podemos estar más motivados para lo que viene ¡MURGUÍA 2015!


















domingo, 1 de marzo de 2015

Be water, my friend.





Sábado. 7 de marzo.  Be water, my friend.

Un año más se acerca la fecha, se acerca del día que todos estamos esperando, ese día en que ayudar se convierte en algo más divertido, el día en que el colegio se llena de personas que se divierten, incansables, durante todo el día.

Habrá una gran cantidad de oportunidades para llevar el agua depurada a Togo, partidos, juegos varios, un bar y una gyncana, preparado todo con muchísima ilusión y con ganas, entre otras muchas sorpresas… 

¿Te has apuntado, verdad?  ¿NO? ¿A QUÉ ESTÁS ESPERÁNDO? El tiempo vuela, ¿Te quieres perder el día en que ir al cole es divertido? ¡No puedes perdértelo!
Empieza la cuenta atrás… Be water… ¡Llega pronto!





Larunbata. Martxoaren 7a. Be water, my friend.

 Beste urte bat iristen ari da data, badator denok itxoiten aritu garen eguna, laguntzea askoz dibertigarriagoa den eguna, eskola ondo pasatu nahi duen jendez betetzen den eguna.

Ur depuratua Togora eramateko milaka aukera egongo dira, partiduak, jokuak, taberna bat, gynkana bat, eta beste sorpresa asko... dena ilusioz eta gogoz prestatua.

Apuntatu zea dagoeneko, ezta? EZ? ZERTARA ITXOITEN ARI ZERA? Denbora badijoa, Eskola dibertigarriagoa den eguna galdu nahi duzu? Ezin duzu galdu!
Atzerako kontua hasi da... Be water... Azkar iritsi!