miércoles, 22 de abril de 2015

Súper Murguia.

Apirilak 17

Gustuko dut etorriberrien aurpegiari erreparatzea. Gustuko dut ikustea nola txikiak txunditurik uzten dituen bere handitasunak; nola ertainek handiago gogoratzen zuten, eta pixkanaka ohitzen doazen; eta nola handiak eta begiraleak etxean bezala sentitzen diren bertan. Gustuko dut, edo, hobe esateko, gustuko dugu autobusetik jaitsi eta etxe itzela ikustea, denbora pasa ez dela dirudi, urtetik urtera egun bakarra igaro balitz bezala.
Aurten ere afaltzeko zopa beroa eta gaubeila elkar ezagutzeko. Gaubeila ere etxea ezagutzeko eta, jakina, ez da modu hoberik horretarako begiraleok etxe osoan zehar ezkutatzea (ez da erraza) baino. Topatu gaitzaten arte. Dibertigarria baita ezkutaketan aldrebes jokoatzea, eta ezkutatzen den azkenak gal dezala. Baina ohera goiz joan behar dugu, biharamunean gure zain baitago Oroko Ama.

Apirilak 18

Goizeko zazpiak, non nago, hau ez da nire ohea, zenbat jende inguran, badatoz begiraleak “egun on” abestuz… Badakit… Murgian nago! Eta mendira goaz, primeran! Gosari eder bat asteburuko egun luzeenari eusteko, botak ongi estutu eta, taldeka, ekin diogu igoerari. Gaurkoa ez da txango normala: bidean zehar hainbat begirale izango dira eta galderak egingo dizkiegu azaldu diguten black story-a nola amaitzen den jakiteko. Jokoa hain da erakargarria, zer pasako zen, nola edo hala asmatu behar dut. Taldeko guztiok, begiraleak tartean, elkarlanean arituko gara istorioaren amaiera asmatzeko, eta, azkenean, talde batzuk eta besteak botako ditugu teoriak gertatu denaren inguruan. Tontorrera iristean, ogitarteko goxoak ditugu zain eta sabeleko zaratak hasi dira…
Elkarrekin jaitsi gara eta dutxa beroa hartu dugu lokatza eta nekea kentzeko. Ondoren, norbaitek argia itzali du eta mundua isiltasunera bildu, zer gertatzen da? Ez dut deus ikusten ezta entzuten ere! Izan ere, ez dago sentsibilizatzeko modu hoberik, tarte batean behintzat, zentzuren bat galtzea baizik; horrela ikus dezakegu mundua eskuen bidez, eta bihotzarekin entzun belarriekin entzun ezin dena. Jarduera entretenigarria eta dinamikoa mundua gure moduan ikusi ezin dutenenen azalean sartzeko, gure moduan entzun ezin dutenen kolkoan jartzeko. Jarduera bikain honek erakutsi digu loreak ere erle kolorekoak izan daitezkeela.
Eta orain, gaubeila entseatzera, eta Murgia dantzariz bete da. Ia profesionalak dirudite, baina bada ere beste hainbat jende… Afalostean… Murgia superheroiz bete da! Oh ez! Murgilano! Mendi Elkartea lapurtu digu! Garaitu behar dugu! Guztion artean munduko superheroirik onena osatu behar dugu, gaizkileak garaituko dituena eta Taldea berreskuraraziko diguna… Osatu behar dugu… MURGIMAN! Botereak lortzeko, aurrez, zenbait joko egin behar ditugu eta, gainera, dantzariek euren abilidadea erakutsi nahi dute joko batetik bestera; dantza horiek bai direla heroikoak. Oso gaubeila polita, oso dibertigarria da une batez botereak ditugula amestea, baina, bat-batean, ilargia entzun dugu eta horrek esan nahi du… botereak ahultzen ari direla eta nekea erasaten, atseden hartzeko garaia da, asteburua ez baita oraindik amaitu.

Apirilak 19

Botereetatik magoengana, Murhowarts-en gaude, alajaina; lehenik, txapel hautatzaileak esango digu zein etxetara joan… Eta ondoren, hegaz, edabeak egiten eta are quidich-ean jokatzen ikasi behar dugu. Posible da hamabi urterekin Hogwarts-eko kartarik jaso ez izana, baina begiraleek magia pottertar hori ekarri didate. Eta, azkenik, etxerik hoberena zein den jakiteko, horrocrux-ak bilatu behar…
Gero, entsegutxoa txoriekin abesteko, eta eukaristia Jainkoarengana zertxobait hurreratzeko, eta oroitzeko mundu hobea egiten ari garela gure metro eta erdia zainduz.

Bukatzera doa, dagoeneko taldeko argazkiaren unea da, ez dut joan nahi, hemen ederki nago; itzultzeko urtebete itxaron behar, ordea. Etxea ikusten dut autobuseko ispiluan… eta orain... Zer da sentitzen duzue?



17 de abril

Me encanta fijarme en las caras de los recién llegados, me encanta ver cómo los más pequeños quedan boquiabiertos ante su  inmensidad, cómo los medianos la recordaban más grande y se les va haciendo familiar y cómo mayores y monitores se sienten como en casa. Me encanta, nos encanta más bien, esa sensación de bajar del autobús y ver esa enorme casa por la que parece no pasar el tiempo, como si de un año a otro hubiera pasado tan sólo un día.

Un año más nos espera sopa calentita para cenar y una velada para poder conocernos, una velada para conocer también la casa y no hay mejor manera que tener que buscar a monitores por toda ella (que no es tarea fácil) y escondernos con ellos hasta que nos encuentren. Es divertido jugar al escondite al revés y que pierda el último en esconderse, pero hay que ir pronto a la cama, que mañana hay que madrugar y la Virgen de Oro nos está esperando.


18 de abril

Siete de la mañana, dónde estoy, esta no es mi cama, cuánta gente a mi alrededor, entran monitores cantando “buenos días”… Ya sé… ¡Estoy en Murguia! Y nos vamos al monte, ¡Qué bien! Desayuno fuerte para aguantar bien el día más largo del fin de semana, apretamos bien las botas y, por grupos, comenzamos la subida. Está no va a ser una excursión normal, sino que, a lo largo del camino, habrá distintos monitores a los que podré hacer preguntas para adivinar cómo acaba la black story que nos han explicado, y cómo engancha este juego, qué habrá pasado, hay que acertar como sea. Todos los del grupo, incluso los monitores, colaboramos en adivinar y, al final, algunos grupos mejor que otros, pero todos tenemos teorías sobre qué ha pasado. Al llegar a la cima, unos ricos bocadillos desean ser devorados y ya se puede oír rugir a las tripas… 

Tras bajar todos juntos y darnos una ducha calentita para quitar el barro y el cansancio alguien ha apagado la luz y silenciado el mundo, ¿Qué pasa? ¡No veo ni oigo nada! Y es que no hay mejor manera de sensibilizarse que perdiendo, al menos por un rato, alguno de los sentidos, así aprendemos a ver el mundo con las manos y a oír con el corazón en vez de con el oído. Una actividad entretenida y dinámica para ponernos en la piel de aquellos que no pueden ver el mundo como lo vemos nosotros ni oírlo lo como nosotros oímos, una actividad que nos ha enseñado ver que las flores pueden ser, también, de color abeja.
Y ahora, a ensayar para la velada, y Murguia se llena de bailarines casi profesionales, pero eso no era lo único de lo que se iba a llenar… Después de cenar… ¡Murguia se llena de superhéroes! ¡Oh no! ¡El murguillano! ¡Nos ha robado el Club de Montaña! ¡Hay que ganarle! Vamos a formar, entre todos, al mejor superhéroe del mundo, al que es capaz de ganar a todos los villanos, incluso de ganar al Murguillano y de recuperar el Club… vamos a crear a… ¡MURGUIMAN! Para poder ganar poderes, primero hay que hacer una serie de juegos y, además los bailarines quieren demostrarnos sus habilidades entre juego y juego, y es que esos bailes sí que son heroicos. Qué bonita velada, qué divertido es esto de soñar con tener poderes por un rato, pero, de repente, suena ilargia y eso no puede significar otra cosa… los poderes se están acabando y el cansancio se hace notar, es hora de descansar, que el fin de semana no acaba aquí.


19 de abril

De los poderes a los magos, estamos en Murhowarts, con todo lo que eso conlleva, primero hay que escuchar al sombrero seleccionador a ver a qué casa vamos… Y luego, hay que aprender a volar, a hacer pociones e incluso hay que aprender a jugar a quidich, puede que a los doce años no me llagará la carta de Hogwarts, pero los monitores me han acercado a esa magia Potteriana. Y, por último, para ver qué casa es la mejor de todas, hay que buscar horrocruxes… 

Luego, un pequeño ensayo para cantar con los pájaros y eucaristía, para acercarnos un poquito a Dios, para recordar que, cuidando nuestro metro y medio, estamos haciendo un mundo mejor.

Esto se acaba, estamos ya en las fotos de grupo, no quiero irme, aquí se está muy bien, pero tendremos que esperar un año para poder volver. Veo la casa por el retrovisor… y ahora... ¿Qué sentís?