miércoles, 27 de mayo de 2015

Un hasta luego

Maiatzeko egun bat zen. 24a, hain zuzen. Udaren lehen zantzuak ageri ziren, baina hori ez zen eguraldian antzematen, laino zegoen eta. Une batean ala bestean, xirimiria izan genuen.
Udarekin batera etorriko ziren oporrak, eguzkia...; lehenago, ordea, ertainen eta nagusien taldeko azken eskola-irteera egin behar genuen.

Ertainen eta nagusien taldeak RENFEko geltokian elkartu ginen, goizeko 9:30ean. Oraingoan, Mendi Elkartearen urteko azken bizipena gauzatzeko, apur bat gehiago lo egiten utzi genien senideei. Ulia mendia genuen zain.

Donostiako kaleetan barrena, mantso-mantso hasi genuen ibilaldia, itsasoari agur eginez, olatuei agur eginez…, eta Uliako maldari ekin genion. Igoeran zehar, hainbat animalia ikusi genituen: astoak, poneyak, oiloak eta ahuntzak, euren inguruan maitasuna, barrea eta giro ona sustatu zutenak.
Taldeko mendizale zailduentzat, bidea motza bezain erraza suertatu zen. Hori dela eta, azken txango honetan bizipen, gertutasun eta familiartasunez betetako giroa izan genuen nagusi.
Hamaikak aldera, noski, hamaiketakoa. Uliako begiratokira iritsi eta zenbait argazki atera genituen. Atseden hartu genuen ikusmira bikain horri begira. Donostiak soilik eskain dezake itsasoaren eta mendiaren arteko uztarketa ezin ederrago hau.
Behin atseden hartuta, itzulerari ekin genion. SUMMAra iristea genuen helburu, baina motibazioz eta gosez beterik egin nahi genuen, hain justu barbakoa jolas, giro eta janari festa ikaragarria izan zedin.
Barbakoa primeran atera zen, menu paregabeaz gozatu baikenuen: txistorra, saltxitxak, hanburgesak… Denok erabat asetu arte. (AMEko begirale hainbat sukaldari itzelak ere badira!!)
Janaria bukatu ostean, aisialdiari eman genion txanda: zenbait joku egiteko, ikaskideekin solasteko edo digestioa patxadaz egiteko.


Ikastetxean bertan seietan bukatu zen egunpasa, eta, harekin bat, Mendi Elkarteak antolatutako eskolaz kanpoko jardueren ikasturtea, natura eta harreman sozialak uztartzen dituena. Parte-hartzaile guztiok aldarte onez amaitu genuen eguna, bagenekien-eta, azken txangoa izan arren, AMEa datorren ikasturtean ere gure eskura egongo dela. Agur egin beharrean, gero arte esan genion.


Era un día del mes de mayo, exactamente el 24. Se aproximaba el verano y ello no se evidenciaba en la meteorología ya que estaba nublado y, en algún momento del día, llovió de forma poco intensa.
Pero, lo que sí que se evidenciaba con la aproximación del verano, las vacaciones, el sol…es que ese día era la última excursión del curso escolar para aquellos jóvenes que representaban al grupo de medianos y mayores.

El grupo de medianos y de mayores nos juntamos en la estación de RENFE a las 9:30 de la mañana, esta vez dejando dormir un poco más a los familiares, para encarar la última experiencia de este año en cuanto al Club de Montaña se refiere. Esta vez sería el monte Ulia quien disfrutaría de nuestra presencia.

Empezamos la excursión a ritmo suave por las diferentes calles de Donostia, despidiéndonos del mar, las olas…para dar paso al comienzo de la subida al monte Ulia. En dicha subida nos pudimos encontrar y, cómo no disfrutar, de la presencia de diferentes animales tales como burros, ponis, gallinas y cabras generando un contexto de ternura, risas y buen ambiente a su alrededor.
El camino se hizo breve y fácil para los montañeros tan experimentados que había en el grupo. Es por ello que, a lo largo del camino se podía respirar un ambiente familiar lleno de anécdotas, cercanía…en esta última excursión.

Sobre las once, hora del almuerzo, se llegó al mirador de Ulia en el cual nos sacamos diversas fotos y aprovechamos para descansar observando un paraje único que solo Donostia nos puede ofrecer en el cual se mezclan mar y montaña, naturaleza en su máxima expresión.

Una vez descansados iniciamos la vuelta, esta vez nos deparaba como objetivo llegar a SUMMA con la motivación y el hambre suficiente como para hacer de la barbacoa un momento de recordar ya sea por los juegos, ambiente y comida.

Precisamente la barbacoa salió a las mil maravillas porque se pudo disfrutar de un suculento menú que consistía en: txistorra, salchichas, hamburguesas… que no dejó a nadie insatisfecho. (CMA tiene grandes cocineros entre sus monitores!!)

Una vez terminado el banquete se dejó espacio libre para o bien jugar todos juntos a diversos juegos o, por el contrario, disfrutar de la compañía de los compañeros hablando de diversos temas mientras, no nos mintamos, se hacía la digestión tan pesada.


A las seis se terminó, en el mismo centro escolar, la excursión y, con ello, pasa un año más que Club de Montaña realiza esta extraescolar que aúna en ella naturaleza y relaciones sociales. Todos los participantes en esta excursión terminamos con buena sensación, porque sabíamos que pese a ser la última excursión, el CMA iba a seguir estando el año que viene. Era un hasta luego, no un adiós.









martes, 12 de mayo de 2015

Día 10, sol, calor y excursión

Maiatzean gaude jada, bagoaz bukaerara gerturatzen, eta, ondorioz, inoiz baino gogotsuago elkartu ginen txikiok joan den igandean. Oraingoan kostaldeko ibilbidea zen helburua, Zumaia eta Zarautz artekoa alegia. Dudarik gabe, egun bikaina izan zen: eguzkia, beroa eta txangoa, zer gehiago eska liteke?

Beste behin, 8:30ean elkartu ginen denok Euskotrenen. Merezi zuen, izan ere, goiz-goizetik lagun izan baikenuen eguzkia eta tenperatura. Galtza luzeak erantzi eta txikiak jantzi; aterkia, txanoa eta ziraren ordez bainujantzia, eta energiaz beterik joan ginen Zumaiako trena hartzera.
Hasi bezain laster aldapa topatu genuen, baina txikiok ez genuen amorerik eman. Behin igota, Lorentzo egurrean hasi zen eta, nola ez, guztiok krema jartzera!! (Nahiz eta hainbatek gorri samar bukatu.) Pixkanaka-pixkanaka, aurrera egin genuen eta eguraldi onari esker bista ederrak gozatu genituen.

11:00etan Getarian geratu ginen hamaiketakoa egitera; beroa sumatzen zen eta hori zela medio nekea ere goruntz zihoan. Baina gutxi falta zen, lanerdiak paseak genituen. Horrela, bada, iritsi bezian pronto hartuko genuen txapuzoia gogoan, Zarautz aldera egin genuen.
Ordubata eta erdietan hondartzan ginen jada, eta, desio genuen moduan, zuzenean uretara joan ginen. Sartzen nahikoa kosta zitzaigun arren, gero ezin atera!! Bazkalostean, eguzkia hartu, futbolean jokatu, kartetan... eta uretara berriz, bero hura apur bat baretzeko.

Joateko garaia bagenuen eta penaz beterik dena jaso eta geltokira joan ginen. Egun perfektua izan zen, dena izan baikenuen alde: eguraldia, txangoa... Primeran pasa genuen. Baina batzuetan dena ezin ongi atera, horregatik, ezusteko bat zela eta, trena galdu genuen. Behin trenean, eguneko nekea erasaten hasi bazen ere, zenbaitek galde egin zuen hurrengo irteerari buruz.

Horrela igaro genuen beste igande bat, dibertsioz beterik, gozamenez beterik eta era bikainean. Irrikatzen gaude hurrengoa noiz etorriko. Azkena izango da gainera. Ea han elkar ikusten dugun!


Mila esker txikioi.


Ya estamos en mayo, esto ya va llegando a su fin y por eso, con más ganas que nunca los pequeños nos juntamos un domingo más. Esta vez nos tocaba una travesía por la costa, desde Zumaia hasta Zarautz. Sin ninguna duda fue un día 10, sol, calor y excursión, ¿Qué otra cosa se puede pedir?

Una vez más con otro madrugón nos juntamos todos a las 8.30 en Euskotren, pero sin duda mereció la pena, el sol y la temperatura nos acompañó desde primera hora. Esta vez, cambiando los pantalones largos por los cortos, el paraguas por la gorra y el chubasquero por el bañador, con más energía que nunca nos dirigimos todos a coger el tren dirección Zumaia.

Nada más comenzar nos esperaba un tramo de cuesta pero eso ya no es nada para los pequeños. Una vez subida Lorenzo empezó a calentar y como no, todos a echarse crema!! (Aunque más de uno acabó un poco cangrejito)  Poco a poco fuimos avanzando y gracias al buen día pudimos disfrutar de los magníficos paisajes de la costa.

A las 11 paramos a almorzar en Guetaria, el calor se notaba y debido a eso el cansancio también, pero ya no quedaba nada, más de la mitad estaba hecho. Así que todos ya pensando en el chapuzón que nos íbamos a dar nada más llegar, nos pusimos en marcha hacía Zarautz.

A la 1 y media ya estábamos en la playa y como todos lo estábamos deseando nos fuimos directos al agua. A pesar de que costó entrar, luego no había quien los sacará!! Tras la comida, tomamos el sol, jugamos a fútbol, a cartas... y nos volvimos a bañar, con ese calor era lo mejor que se podía hacer.
Llegaba la hora de irse y con mucha pena recogimos todo y nos dirigimos hacia la estación. Había sido un día 10, todo había salido de nuestra parte, el día, el tiempo, la excursión, la habíamos pasado genial. Pero no siempre puede salir todo bien, así que por pequeño imprevisto perdimos el tren. Una vez ya montados, se empezó a notar el cansancio del día, aun así ya más de una preguntaba sobre la siguiente excursión.

Así que como otro domingo más, nos divertimos, disfrutamos y lo pasamos en grande. Estamos desando de que llegue la próxima que ya es la última. Espero veros a todos!

Gracias pequeños.