lunes, 15 de junio de 2015

Ciudad invadida por pequeños

Ekaineko lehen igandean, Donostian barrena eginiko ibilaldiaren bidez, txikien taldekook agur esan genion ikasturteari. Goizean goiz, Saguestik ibiltzeari ekin genion. Ez zen ohiko txangoa, izan ere, hiru taldetan banatu ginen, eta, zenbait pista eta proba eginez, Cristina Enea parkean amaitu genuen hiru taldeok.

Hamaiketako motz baten ostean, energia berreskuratu eta Aieteko jauregirantz jo genuen. Hantxe genuen zain azken proba: “Altxorraren bila”. Horrela, goiz entretenigarriaren ondoren, ikastetxera jaitsi ginen bazkaltzera.

Eguraldia lagun izan genuen egun osoan zehar eta, elkarrekin egindako azken otordua eta gero, hainbat jolas egin genuen eguzkipean. Ezin hobeto agur esan ikasturteari.
Azkenik, Mendi Elkarteko diplomak banatu genituen. Bideo bat ikusi genuen, elkarrekin bizitako une politenak oroitarazteko. Egia esan, neska-mutil talde bikaina izan da aurtengoa. Eta giroa ere paregabea.


Mila esker guztiagatik eta datorren urtera arte!


El primer domingo de Junio el grupo de pequeños despedimos el curso con una excursión por Donostia. Temprano por la mañana emprendimos la marcha desde Sagües. No sería una excursión usual pues nos dividimos en tres grupos diferentes, donde con un juego de pistas y  diferentes tipos de pruebas acabamos todos en el parque de Cristina Enea.

Tras un breve almuerzo y recuperar energías partimos al palacio de Aiete, donde nos aguardaba la gran prueba final: “La búsqueda del tesoro”. Así pues, tras una entretenida mañana,  bajamos al colegio a comer.

El tiempo acompaño durante todo el día y después de nuestra última comida del año juntos, jugamos a diferentes juegos bajo un sol radiante. No pudimos despedir mejor el curso.

Finalmente dimos entrega de los diplomas del Club de Montaña que acreditaban la participación y vimos un vídeo recordatorio de los mejores momentos compartidos. La verdad es que ha sido un grupo magnífico de chavales y el ambiente ha sido impecable.

¡Muchas gracias por todo y hasta el año que viene!