miércoles, 30 de septiembre de 2015

¡¡¡EMPIEZA LA AVENTURA!!!

PEQUEÑOS:
El sábado pasado, 26 de septiembre tuvimos la primera excursión de este curso del Club de Montaña. Para dar comienzo al curso quedamos en Euskotren a las 8:30 y nos pusimos camino a Zarautz para subir a un ritmo tranquilo el Indamendi y el buen tiempo nos acompañó durante toda la excursión.
En la subida vimos ponis y pudimos disfrutar del maravilloso paisaje, bien monte y bien costa.
Cuando llegamos a la cima, tras una dura subida final, almorzamos y nos sacamos fotos para recordar nuestra primera cima siendo parte del Club.
Nos pusimos en marcha, con ganas de llegar a la playa y de descansar y en cuando llegamos fuimos directos al agua a darnos un chapuzón. Esperamos a los mayores y medianos para comer todos juntos. 



TXIKIAK:

Joan den larunbatean, irailak 26, ikasturte honetako Mendi Elkarteko lehen txangoa burutu genuen. Ikasturteari hasiera emateko, Euskotrenen elkartu ginen 8:30ean, eta Zaurautz aldera abiatu ginen. Indamendira lasai-lasai igotzea zen gure asmoa eta eguraldia lagun izan genuen bide osoan.

Igoeran zehar poniak ikusteko eta paisaia miresgarriaz gozatzeko parada izan genuen, bai mendiari bai kostari esker.
Tontorrera iristean, azken malda gogorarren ondoren, hamaiketakoa egin eta argazkiak atera genituen, Elkartearen parte izanda egindako lehen gailurra gogoratu ahal izateko.
Hondartzara heltzeko eta atseden hartzeko gogoz ekin genion jaitsierari, eta, iritsi bezain pronto, uretara joan ginen txapuzoia hartzera. Nagusien eta ertainen zain egon ginen batera bazkaltzeko.
 












MEDIANOS:


Sabado 8:30 de la mañana, estacion de easo, un nuevo curso comienza.
Los medianos, expectantes del día con ganas e ilusión nos montamos en el topo dirigiendonos a zarauz. La excursión comienza, un año más mochila sobre los hombros, y hacia arriba. Nos dirigimos al bosque de Pagoeta, las cuestas no son nada entre chistes, buena compañia y anecdotas. Antes de darnos cuenta, estamos en ZArauz, donde Pequeños y Mayores nos esperan.


ERTAINAK:

Larunbata, goizeko 8:30ak, Easoko geltokia, abian da ikasturte berria.

Ertainok, ilusioz eta gogoz beterik, topoa hartu dugu Zarautzera joateko. Txangoari ekin diogu, aurten ere motxila bizkarrean eta aldapan gora. Pagoetako basora goaz; maldak, txisteei, lagunei eta pasadizoei esker, samurtzen hasi dira. Konturatu orduko, Zarautzen gaude, eta txikiak eta ertainak ditugu zain.



 



MAYORES:


El pasado sábado volvimos a atarnos una vez más las botas de monte… casi se nos había olvidado después del verano, pero las ganas de volver a juntarnos hicieron fácil la tarea.

El grupo de mayores quedamos en un marco incomparable, en la playa de Ondarreta para realizar la etapa del camino de Santiago hasta Zarauz. Con las ganas que teníamos de reencontrarnos el madrugón no fue tan malo y más si tenemos la posibilidad de conocer e incorporar gente nueva al grupo. 

Comenzamos a subir a Igueldo, y cual fue nuestra sorpresa cuando nos vimos inmersos en una marea de gente con pañuelos naranjas, del mismo color que nuestra camiseta. Se trataba de un grupo de Baiona que casualidad iban a realizar la misma etapa que nosotros, así que fuimos todo el camino acompañados y más de uno no perdió la oportunidad de practicar el francés aprendido en el cole. Tras subir a Igueldo y caernos 3 gotas encima, continuamos la caminata atravesando el monte y disfrutando de paisajes y cháchara. Paramos a almorzar y compartir, como es tradición, los ricos manjares que cada uno llevaba en la mochila, y tras el avituallamiento continuamos el camino. Llegamos a Orio y siguiendo las flechas amarillas nos dirigimos hacia el camping de Zarauz, donde hicimos la foto de rigor con vistas a la playa y con el ratón de Guetaria a nuestras espaldas. Al final llegamos a la playa, con la emoción de conocer al nuevo grupo de pequeños y reencontrarnos con los medianos para darnos el tan esperado baño.


NAGUSIAK:

Joan den larunbatean berriz lotu genituen mendiko botak… ia ahaztuak genituen udaren ondoren, baina berriz elkartzeko gogoak dezente erraztu zuen zeregina.

Nagusien taldekook leku paregabean genuen hitzordua, Ondarreta hondartzan hain justu. Handik Donejakue bidean barrean joan nahi genuen Zarautzera. Elkar ikusteko desira zela eta, esnatzea ez zen hain latza izan, are gutxiago taldean jende berria ezagutzeko eta barneratzeko aukera genuela ikusita.
Igeldora igo ginen lehendabizi, eta hara non topo egin genuen zapi eta kamiseta laranja zeraman jende oldearekin. Baionako talde bat zen, zeinak, kasualitatez, gure etapa berbera egiteko intentzioa baitzuen. Beraz, bide osoan zehar lagun izan genituen, eta zenbaitek ez zuen eskolan ikasitako frantsesa baliatzeko abagunea alferrik galdu. Igeldo pasa eta hiru tanta jaso ostean, mendia igaro eta paisaiaz gozatu genuen. Hamaiketakoa egiteko geldialdia egin eta, ohitura dugun moduan, bakoitzak motxilan zeraman jakiak banatu genituen. Behin mokadua hartuta, bideari ekin genion berriz. Oriora iritsi eta, gezi horiak jarraituz, Zarauzko kanpinera gerturatu ginen. Bertan, argazkia atera genuen atzean hondartza eta Getariako xagua ageri zirelarik. Azkenik, iritsi ginen hondartzara, txikien talde berria ezagutzeko, ertainak berriz aurkitzeko eta bainua hartzeko irrikitan.
 

 















Una vez más, como es tradición, terminamos el día con unos juegos en la playa de Zarautz; nos convertimos en animalitos que tenían que corretear para conseguir que fueran la familia más grande e hicimos una serie de relevos mímicos, ¡Cuántas películas se saben estos monitores! ¡Y qué difíciles de representar!

¿Qué hora es? ¿Ya la hora de irse? ¡Es imposible! ¡Cómo pasa el tiempo! Llegó el momento de recoger todo, volver a calzarse las botas y poner rumbo al topo. Al llegar a Donosti, los aitas y amas están deseando oir nuestras historias y nosotros estamos deseando contarles todo lo que hemos vivido.
Octubre, llega pronto. 




Beste behin, hainbat aldiz bezala, Zarauzko hondartzan jolasten eman genion bukaera egunari. Animaliatxoak bilakatu ginen, alde batera eta bestera korrika, familia handiena osatzeko. Hainbat errelebu mimiko ere egin genituen. Zenbat film dakizkiten begiraleek! Eta zein zailak diren antzezteko!



Zer ordu da? Joateko unea? Ez da posible! Zeinen azkar pasatzen den denbora! Dena jaso, botak jantzi eta topora abiatzeko garaia dugu. Donostian gurasoak zain ditugu gure istorioak entzuteko desiran, eta gu ere haiei bizi izan dugun guztia kontatzeko gogotsu gaude. 

Urria, zatoz berehala.
 






















¡NOS VEMOS EN LA SIGUIENTE EXCURSIÓN!
HURRENGO TXANGORA ARTE!