miércoles, 28 de octubre de 2015

Una hora más…


Ordubete gehiago…
Joan den igandean irribarretsu esnatu ginen, lo egiteko eta mendirako ordubete gehiago… hura bai zoriona!
Nagusien taldekook Gipuzkoa plazan elkartu ginen, Oiartzunera gerturatzeko autobusaren bila. Han hartu genuen Arditurriko meatzetara doan bidegorria. Bidegorria amaitzeke, desbideratu eta Bianditz mendia (844 m) igotzeari ekin genion. Aldapa latzak ziruditen, baina gainditu genituen hamaiketakoaren laguntzaz. Behin indarrak berreskuratuta, ibilbidean aukera izan genuen mintzatzeko, kantatzeko eta barre egiteko. Azkenik, tontorrera igo eta udazken paisaia zoragarria ikusi genuen parez pare, Donostiaraino heltzen zen talaia ederra.
Beherantz hasi eta erdibidean bazkaldu genuen, aterpe batean hain zuzen. Han bazen beste koadrila bat bazkaltzen, eta gurekin partekatu zituzten jaki goxoak, besteak beste, foie, tortila, gazta eta errusiar ensaladila bikaina. Hamaika aldiz eskerrak eman ostean, maldan behera jarraitu genuen, nesken ahots melodiazkoak entzunez, ez baitzioten bide osoan abesteari utzi.
Beste txango bat, beste gailur bat, eta, nola ez, esperientzia aparta bezain paregabea.
Nagusiok, datorren hilean zuen zain izango gara mendiko txangoan! Ezin duzue galdu!!!























El pasado domingo amanecimos con una sonrisa… una hora más de sueño y monte, ¿Qué más se puede pedir?
El grupo de mayores nos juntamos en la plaza Guipúzcoa para coger el bus que nos acercaría a Oyarzun, desde donde tomamos el bidegorri que conduce hasta las minas de Arditurri. Un poco antes del final cogimos un desvío para empezar la ascensión al Bianditz (844 m.). Cuestas que parecían imposibles pero que no lo eran tanto nos acompañaron hasta el almuerzo. Una vez cargadas las pilas afrontamos lo que nos quedaba de la excursión entre charlas, cantos y risas para hacer cima y poder contemplar un maravilloso paisaje otoñal con vistas a Donostia desde las alturas.
Comimos a mitad de bajada, al lado de un refugio donde una cuadrilla que estaba de picnic compartió con nosotros manjares como foie, tortilla, queso y una espectacular ensaladilla rusa a los que no pudimos hacer ascos. Tras darles mil veces las gracias continuamos la bajada amenizada por las melodiosas voces de las chavalas que no dejaron ni un solo segundo de cantar.
Otra excursión, otra cima más, pero como siempre, una experiencia única e inigualable.

Mayores os esperamos a todos el mes que viene que nos toca salida de fin de semana! No os la podéis perder!!!