lunes, 22 de febrero de 2016

Al calor de los Medianos...

El día de San Valentín, no hay mejor plan que ir al monte, ¿por qué? Para demostrar el amor hacia la naturaleza y hacia los amigos pasando el día con ellos.

Todos los medianos, puntuales como siempre y pese al temporal que se había dado, se presentaron en la estación de RENFE, para coger el tren dirección Tolosa donde el gran Hernio nos esperaba.
Con un poco de miedo empezamos a subir el monte, poco a poco las cuestas parecían llanuras al ritmo que se iba, hasta llegar al pueblo de Urkizu. Ahí, paramos para reponer fuerzas y, casualmente, empezó a helarse el clima y a chispear algo… lo que aprovechamos para realizar juegos y reírnos un rato.

Como daban mal tiempo, se decidió bajar cuanto antes para evitar el temporal que se aproximaba  según las webs y aplicaciones, pero no fue así y mientras bajaban los medianos en fila de uno por la carretera, empezó a diluviar, o al menos lo parecía.
Una vez descendido el monte, una vez en Tolosa, aprovechamos para secarnos y comer todos juntos y, de paso, para comentar el tema de ORDUÑA16!!! (CASINO)
Cuando terminamos de comer,  hubo tiempo libre para charlar, jugar a las cartas etc. para, posteriormente, tomar un rico y caliente cola-cao y así mantener o entrar en calor por el duro día que estaba siendo.

Después de este día tan raro, duro, sufrido, divertido, familiar… tocaba volver una hora antes a casa.
Solo se puede agradecer a los medianos su capacidad se superación y las ganas que pusieron porque ese día saliese adelante, sois grandes!!

HASTA MURGIA…Ups ORDUÑA CAMPEONES!!!!








San Balentin egunean ez da mendira joatea baino plan hoberik. Zergatik? Bada, eguna lagunekin pasa, eta izadiarenganako eta eurenganako maitasuna adierazteko.

Ertain guztiok, garaiz eta eguraldi txarraren iragarpenei kasurik egin gabe, RENFEko geltokian azaldu ginen. Hantxe hartu genuen Tolosarako trena, Hernio handia baikenuen zain.
Beldur pixka bat bagenuen mendia igotzen hastean, baina, pixkanaka-pixkanaka, aldapak zelai lauak bailitzan egin genuen aurrera, erritmo bizian Urkizu herrira iritsi arte. Bertan, indarrak berreskuratzeko atseden hartu eta, ustekabean, giroa izozten eta tantak erortzen hasi ziren… jolasteko eta barre egiteko unea izan zen hura.

Eguraldi txarra iragarri zutenez, ahalik eta bizkorren jaistea erabaki genuen, horrela, hurbiltzen ari omen zen ekaitza saihesteko. Ez zebiltzan, ordea, egoki webeko eta aplikazioetako iragarpenak, izan ere, ertainak banakako ilaran beherantz egin ahala, euria barra-barra hasi baitzuen.
Behin menditik jaitsita eta Tolosara heldurik, lehortu eta denok batera bazkaldu genuen. Bide batez, ORDUÑA 16ko gaiari buruz aritu ginen hizketan (KASINOA)!!!
Bazkalostean, aisialdia: solasteko, kartetan jokatzeko, e.a. Ondoren, kolakao bero-beroa egun gogorrari aurre egiteko.

Bitxia, sufritua, dibertigarria, familiarra…, halakoxea atera zen eguna. Eta dagoeneko jada etxera itzultzeko garaia.
Mila esker ertainoi halako sasoia eta gogoa izateagatik, benetan handiak zarete!!

MURGIARA ARTE…Ups, ORDUÑARA ARTE, TXAPELDUNOK!!!!

viernes, 19 de febrero de 2016

Amor en medio de Izaspi


Maitasuna Izaspiren baitan

San Balentin, maiteminduen eguna; eta gure moduan mendia maite duenarentzat, ba al da txangoa egitea baino plan hoberik?

Eguraldi iragarpena ez zen gure aldekoa, baina, 8:30ean, hitzorduaren garaian, zeruak tregoa bat eskaini zigun. Ondorioz, trenean sartu eta Zumarragarantz jo genuen, Izaspi (973m.) mendia igotzeko itxaropenez. Antiguako baseliza zoragarriraino heldu ginen, eta han atera genuen eguneko lehen argazkia. Ondoren, gorantz hamaiketakoaren unera arte. Pilak kargaturik genituenez eta eguzkia agertu zenez gero, jarraitzea erabaki genuen, baina… 5 minutura… estraineko tantak. Laster batean zirak jantzi eta aterpe bat bilatzeari ekin genion. Han itxarongo genuen, iragarpena okerra izan zitekeelako esperantzan. Esan eta egin: ukuilu antzeko bat topatu genuen, hostoz estalia eta argia bazuena. Hantxe hartu genuen babes, eta, ikusirik euria barra-barra ari zuela, eguna bertan pasatzea otu zitzaigun. 

Gure San Balentin partikularra egin genuen, “buruan zer dut” jolasean eta gure bikotekide famatua bilatzen, gero 3 hitz ustez ulergaitzen bidez maitasuna deklaratzeko. Bada hamaika poeta erromantiko Mendi Elkartean!

Bazkaltzeko eta pasadizoak kontatzeko unea iritsi zen. Eta, bazkaria pausatzeko, ezer hoberik “herria lo”ra jokatu eta hiritarren arteko hiltzaileak topatzea baino. Egiari zor, ia partida guztietan gailendu ziren…
Jaso, dena garbitu, berriz anoraka jantzi eta Zumarragarantz. Itzulerako trena genuen zain.
Igande euritsuek merezi dute, mila esker bada irribarrez eta energiaz beterik etorri zineten guztioi. Datorren hilean ikusiko dugu elkar, badator-eta ORDUÑAKO ASTEBUKAERA!!!!!!!!!!!!!!!







San Valentín, día de los enamorados, y como nosotros somos unos enamorados del monte, que mejor día para salir de excursión.

Las predicciones meteorológicas no acompañaban, pero a las 8.30, hora de quedada, el tiempo nos dio una tregua por lo que decidimos coger el tren que nos llevaría a Zumárraga y probar suerte a ver si podíamos alcanzar la cima de Izaspi (973m.). Subimos hasta la preciosa ermita de la Antigua, donde nos sacamos la primera foto del día y continuamos hacia arriba hasta que nos dio la hora de almorzar. Teníamos las pilar cargadas y había salido un poco el sol, así que nos decidimos a continuar… 5 minutos… y las primeras gotas. Corriendo nos pusimos los chubasqueros y seguimos con la idea de encontrar un refugio cercano y esperar cruzando los dedos y deseando que por una vez las predicciones fuesen equivocadas… Encontramos una especie de establo, cubierto por hojas y con luz donde nos refugiamos y ya definitivamente viendo que la lluvia caía sin cesar, decidimos pasar el resto del día. 

Celebramos nuestro particular san Valentín jugando a qué tengo en el coco y buscando a nuestra pareja famosa para posteriormente declararnos amor eterno recitando versos improvisados a raíz de 3 palabras a priori inconexas. ¡Qué de románticos poetas oculta el club de montaña!

Nos dio la hora de comer y de compartir anécdotas. Para reposar el manjar nada mejor que jugar a “pueblo duerme” y descubrir a los asesinos  infiltrados entre los ciudadanos. Hay que decir que nos ganaron prácticamente todas las partidas…
Recoger, dejar todo limpio, vuelta a ponerse el chubasquero y bajar a Zumárraga a coger el tren que nos traería de vuelta. 

Los domingos lluviosos así merecen la pena, por lo que gracias a todos por venir con una sonrisa, ganas de disfrutar y de contagiar esa energía. Nos vemos el mes que viene, que llega el esperado FIN DE SEMANA EN ORDUÑA!!!!!!!!!!!!!!!




martes, 16 de febrero de 2016

¡¡¡Al mal tiempo buena cara y Pequeños al Andatza!!!



A pesar del fuerte viento y mal tiempo que había dejado la noche previa a la excursión del día de San Valentín, los más pequeños no dejaron escapar los tempraneros rayos de sol para subir el Andatza, en Usurbil.
Así pues, temprano por la mañana, pusimos rumbo al Andatza entre embarrados y resbaladizos atajos que a su vez permitieron hacer cima antes de que la lluvia cesara su pequeña tregua.

Entre risas y caídas por los resbaladizos caminos de la bajada, para cuando nos dimos cuenta, estábamos ya en el frontón de Usurbil. Ante el desagradable  tiempo que se presentaba emprendimos marcha al colegio para poder comer y jugar bajo el cálido techo del comedor y polideportivo.

Una vez repuestas las fuerzas y entrado en calor con el calentito cola-cao pasamos un divertido y agradable rato en el polideportivo con disputados partidos de futbol y beisbol.

Y así, sin darnos cuenta, dimos fin a la última excursión antes del esperado y prometedor fin de semana conjunta en Orduña.







                               

















                                    

San Balentin egunaren bezperan izandako haize bortitzari eta eguraldi txarrari jaramonik egin gabe, txikiek lehen eguzki errainuak ikusi orduko jo zuten Usurbilera, Andatza mendia igotzera.Horrela, goizean goiz, Andatza mendirantz joan ginen bidezidor lokaztu eta irristakorretan barrena. 
Euria berriz agertu baino lehen heldu ginen gailurrera. Barrezka eta irrist eginez jaitsi ginen, eta, jabetzerako, jada Usurbilgo frontoian geunden.

Eguraldi goibela zela eta, ikastetxera joatea erabaki genuen, besteak beste, jangelako aterpe goxoan jan eta kiroldegiaren babesean jolasteko. Indarrak berreskuratuta eta kolakao bero-beroa hartu eta gero, tarte ezin atseginagoa igaro genuen futbolean eta beisbolean jokatzen.

Eta halaxe, konturatu gabe, burutu genuen Orduñan batera ospatuko dugun asteburu handiaren aurreko txangoa.

martes, 9 de febrero de 2016

Medianos corona el Uzturre.

Igande hartan ere mendiaren txanda! Oso goiz elkartu ginen Atotxako geltokian, familia giroko egunari hasiera emateko gogoz. Honako honetan, hiru taldeek helmuga desberdina genuen: txikiek, Adarra; ertainek, Uzturre; eta nagusiek, aldiz, Murumendi.  Txikiak jaitsi ziren lehenengo, eta gainontzeko bi taldeok agur esan genien errukiz, oinez hasi orduko topatuko zuten aldapa abenduko txangoan ezagutu genuen eta. Hala ere, ziur gaude malda hori zailtasunik gabe igo zuela txikien talde ausartak.

Tolosara heltzean, gure txanda iritsi zen. Trenetik jaitsi eta aldapan gora abiatu ginen, ateri eutsiko ote zion itxaropenez. Hala egon zen hamaiketakora arte. Eskerrak aterpedun txabola batean ginela ordurako! Indarrak berreskuratu eta maldan aurrera. Oso gutxi falta zitzaigun, eta berehala lortu genuen gailurrera heltzea. Ohiko argazkia egin eta talaia ikusi ostean, jaisteko ordua heldu zen. Euria eta hotza genituen segika.

Tolosako merkatuan bazkaldu genuen. Atseden hartu eta tolosarrekin “ligatu” eta gero, hainbat jokotan aritu ginen, besteak beste, ping-pongean, futbolean, “1,2,3”, eta derrepente… itzultzeko garaia! Trenean elkartu ginen berriz txikiekin eta haiekin batera egin genuen Donostiarainoko bidaia.

Gero eta bizkarrago igarotzen dira igande mendizaleak! Irrikitan gaude otsailaren 14a noiz iritsiko eta hurrengo txangoa gauzatzeko. Maiteminduen eguna denez, “ligerik” izango al
da ertainon taldean? Batek daki.

Mila esker egun zoragarri honegatik, eta ordura arte!











¡Un domingo más tocaba monte! Quedamos muy prontito en la estación de Atotxa para dar comienzo a otra jornada en familia. Esta vez, los tres grupos cogeríamos el mismo tren pero con destinos diferentes: pequeños Adarra, medianos Uzturre y mayores Murumendi. 

Pequeños fueron los primeros en bajarse y los otros dos grupos les despedimos compadeciéndoles de la cuesta que les esperaba nada más empezar, ya conocida por todos en la excursión de diciembre. Cuesta que, estamos seguros, el grupazo de pequeños subió sin dificultad.

Al llegar a Tolosa llegó nuestro turno. Nos bajamos del tren y comenzamos la subida animados y cruzando los dedos para que no nos lloviera, cosa que llegó a la hora del hamaiketako. ¡Menos mal que, casualmente, habíamos llegado hasta una cabañita tapada! 
Repusimos fuerzas y continuamos la subida. No nos quedaba nada y en un abrir y cerrar de ojos nos plantamos en la cima. Después de las fotos de rigor y de contemplar un poco las vistas comenzamos el descenso, que la lluvia y el frío no nos daban tregua.

Comimos en el mercado de Tolosa y después de descansar un poco y “ligar” con los tolosarras, jugamos un rato al ping-pong, a fútbol, a “1,2,3” y de repente… ¡ya era la hora de irnos! En el tren nos reencontramos con pequeños y volvimos juntos hasta Donosti. ¡Cada vez se pasan más rápido los domingos de monte! Qué ganas de que sea 14 de febrero para la siguiente excursión. Día de los enamorados, ¿habrá algún ligue entre nuestros medianos? Tendremos que esperar para saberlo.

¡Muchas gracias a todos por compartir otro maravilloso día y hasta entonces!

viernes, 5 de febrero de 2016

Tendremos que volver...



Itzuli beharko… 

Nagusientzat, 2016ko lehen helmuga Murumendi zen. Hara joateko, gainontzeko taldeek bezala, 8:30ean genuen hitzordua Renfeko geltokian. Ez zen gehiegizko quorumik izan, baina gogoak kontaezinak ziren. Horrela, Ordiziara zihoan trena hartu eta gure kide guztiekin hasi genuen bidaia, eurek jaitsi behar zuten geltokietan agurtu genituen arte. Ordiziara iristean hasi zen txangoa, izan ere, geltokitik irten eta estraineko aldapa baikenuen zain. Irteera zailtasun handirik gabe egin genuen. Gutxi izateak abantaila hori dakar, denok elkarrekin mintzairan egin ahal izan genuen bidea. Hamaiketakoa hartu –hobe esanda, irentsi- eta txangoaren azken txanpari ekin genion indarrak berreskuraturik. Behelainoak, tamalez, ez zigun bista erabat gozatzen utzi. Murumendiko tontorra (868 m.) lehen tantak sumatzean erdietsi genuen. Nahiz eta eguneko tanta bakarrak izan, ohiko argazkia atera eta beherantz egin genuen berehala. Pena eguraldiarena, baina, bistak paregabeak omen direnez, itzultzeko eta ikusi ahal izateko gogoz utzi gintuen txangoak. 

Barrez jaitsi ginen, lokatzaren ondorioz hainbat ipurdiko hartu genituen eta! Modu horretan, konturatzerako eta ez erortzeko tentsioaren baitan,  hamaiketakoa eginiko gunera iritsi ginen: bazkaltzeko ere leku egokia zen urmaelera. Janaria partekatu eta, hotzak ez egoteko, Ordiziaraino joan ginen. Eta halaxe, elkarrekin solasean heldu ginen berriz trena hartzera.
Gutxi izan arren, egun bikain pasa genuen, eta gailur bat gehiago idatzi gure zerrenda luze-zabalean. Otsaileko txangoa noiz iritsi zain gaude, astebukaera itzelaren aurreko txangoaren zain alegia!!!












Tendremos que volver…

El destino de la primera excursión de mayores del año 2016 era Murumendi. Para ello, al igual que el resto de grupos, quedamos a las 8:30 en Renfe. El quórum no fue excesivo, pero nuestras ganas eran muchas, así que cogidos los billetes para Ordizia nos montamos en tren junto con todos nuestros compañeros a los que fuimos despidiendo mientras nosotros continuábamos el viaje. Al llegar a Ordizia empezó ya la excursión, dado que nada más salir de la estación ya nos tocó subir la primera cuesta. La subida se dio sin grandes imprevistos y lo bueno de ser pocos, es que pudimos ir hablando todos juntos. Almorzamos, mejor dicho, nos atiborramos para recuperar fuerzas y afrontar el tramo final de la excursión. Una pena que el camino estuvo acompañado de niebla que no nos dejó disfrutar de las vistas. Alcanzamos la cima del Murumendi (868 m.) justo cuando empezaron a caer las primeras gotas, y hay que decir que las únicas, por lo que foto de rigor corriendo y vuelta para abajo. Una pena el tiempo dado que tiene unas vistas impresionantes, pero así nos quedarán las ganas de volver a comprobarlo.

Bajamos riéndonos debido a la cantidad de barro y lo que eso supone… los tan temidos culetazos! Y así sin darnos cuenta y con la tensión de no caernos, llegamos al estanque donde habíamos almorzado y en el cual ahora nos disponíamos a comer. Compartimos la comida y bajamos hasta Ordizia para no quedarnos frios. Y nada, más charleta y a coger el tren que nos llevaría de vuelta.

A pesar de ser pocos nos lo pasamos genial y nos anotamos una cima más en nuestra extensa lista. Esperamos ya con ganas la excursión de febrero previa al tan esperado fin de semana!!!