domingo, 20 de marzo de 2016

Un inolvidable ORDUÑA 2016.





Viernes, 11 de marzo de 2016.

Por fin es viernes. Por fin termina la semana. Ha sido una semana más larga que las demás, eso es lo que sucede cuando tiene ganas de que llegue el fin de semana, y espero que nadie me diga lo contrario, porque tengo una opinión bastante firme al respecto, cuando quieres que algo llegue, el tiempo previo se te hará eterno; por eso, todas las semanas previas al fin de semana conjunto del Club de Montaña, son la semana más larga del curso.
Por fin es viernes, por fin estamos en el autobús y camino a Orduña, un destino totalmente nuevo, ¿Qué nos deparará allí?
Al llegar, las miradas son de ilusión, las risas de un nerviosismo muy tierno y las caras, son caras de alegría entre algunas de cansancio. Esta vez ni mayores, ni medianos, ni pequeños conocen cómo es la casa, así que, después de rellenar esas tripas que ya oía rugir, los monitores han desaparecido por toda la casa, esto es tan grande que alguno igual hasta se ha perdido de verdad y nuestra labor es encontrarlos a todos, así como adivinar qué frase va acorde con cada uno… ¿Hay un fotógrafo y una hacker en el Club? ¿Quién da abrazos calentitos? ¿Tenemos un Moni-Melendi?
Parecía difícil, pero entre todos hemos logrado encontrar a los monitores y deducir las frases, ahora es hora de irse a dormir, que el fin de semana no ha hecho más que empezar y algo me dice que mañana será un buen día.



Ostirala, 2016ko martxoaren 11.

Ostirala azkenean. Astegunak bukatu dira. Aste luzea izan da honakoa besteen aldean, astebukaera heltzeko irrikitan baikinen, eta uste dut inork ez didala ezetz esango, zeren eta erabat ziur bainago: zerbaiten esperoan zaudenean, falta den tartea luzeegia iruditzen zaizu; hori dela eta, Mendi Elkartearen asteburu bateratuaren aurreko asteak, ikasturteko luzeenak izaten dira.
Ostirala, azkenik autobusean Orduñarantz, leku berri bat ezagutzera. Zer gertatuko da han?
Iritsi bezain laster, ilusioz beteriko begiradak, barre urduriak aurpegietan, alaitasun ugari neke gutxiren artean. Oraingoan, ez nagusiek, ez ertainek ezta txikiek ere ez dakite nolakoa den etxea; beraz, gose ziren sabelak bete, eta begiraleak etxean zehar desagertu dira. Hain handia da etxea ze agian galdu egin dira eta guri dagokigu eurak topatzea, baita bakoitzari dagokion esaldia asmatzea ere… Bada argazkilaririk eta hackerrik Elkartean? Nork ematen ditu besarkada beroak? Badugu Moni-Melendiren bat?
Nahikoa lan bazen, baina azkenik denen artean lortu dugu begiraleak topatzea eta esaldiak ondorioztatzea. Astebukaera hasi baino ez da egin, eta iruditzen zait biharkoa egun ederra izango dela.






Sábado, 12 de marzo de 2016.

Suena el despertador, se pegan los sacos pero es hora de estirar bien los calcetines, ponerse las botas y la mochila sobre los hombros, que los miembros del primer grupo ya están saliendo. Ah sí, casi se me olvida explicarlo, esta excursión va a ser especial, porque vamos a subir por grupos y, a lo largo del camino, nos iremos encontrando con diferentes monitores que nos acompañarán en la subida y la amenizarán con juegos. ¡Así es mucho más divertido!
Una vez llegado arriba, el frio no puede con nosotros, siempre tendremos algún baile más que podamos hacer, una canción más que cantar o un chiste más por contar. Entre tanto, un nuevo miembro está llegando al Club, el señor Muñeco de Nieve. Tras bajar todos juntos a casa, un colca cao calentito nos hace volver a entrar en calor y junto con la ducha calentita… ¡Estamos como nuevos!
Por la tarde, diversos talleres montañeros para repasar la flora y fauna de nuestros montes, un repaso por las diferentes cimas más significativas del club y de Gipuzkoa y un magnífico taller de reciclado unido a una pequeña concienciación de lo que se puede lograr con el reciclaje. ¡Y qué bonitas han quedado las velas hechas con tapones!
Después de esto y antes de cenar, tenemos que dejar perfectas las actuaciones de la velada, no puede haber ningún fallo, así que… ¡A ENSAYAR!
Y cómo se notan los ensayos, el trabajo y la ilusión, cada baile es mejor que el anterior, en este ORDUÑA GOT TALENT no podemos elegir un ganador, porque todos han superado con creces las expectativas con sus bailes, teatros, cantos y chistes; y, aun así hemos tenido tiempo para descansar en el bar y para poder bailar todos juntos. ¡Qué buena velada!  ¡Cómo me gusta disfrazarme, bailar, jugar y reír con mis amigos! ¡Qué buen día hemos tenido!
Pero poco a poco empieza a llegar el sueño… y la aventura no termina aquí…



Larunbata, 2016ko martxoaren 12a.

Iratzargailua jo eta jo ari da, zakuak itsatsi diren arren galtzerdiak ongi luzatu, botak jantzi eta motxila bizkarrean hartzeko garaia da. Lehen taldeko kideak irteten ari dira dagoeneko. Ah, bai, ia ahaztu zait: txango hau berezia da oso, taldeka igoko baikara, eta, gorantz egin ahala, begirale ezberdinekin egingo baitugu topo. Begirale hauek igoeran zehar lagunduko digute, eta jolasak egiten ere. Horrela askoz dibertigarriagoa izango da!
Behin gailurrera helduta, hotzak ez gaitu garaitu, beti daukagu dantzarik egiteke, abestirik kantatzeke edo txisterik kontatzeke. Bitartean, kide berri bat iritsi da Elkartera: Elurrezko Panpin jauna. Denok etxera jaitsi eta gero, kolakao beroari eta dutxari epelari esker… indarberriturik!
Arratsaldean, hainbat tailer gure mendietako landareak eta animaliak errepasatzeko, Elkarteko eta Gipuzkoako mendirik esanguratsuenak ezagutzeko, eta birziklapen tailer bikain bat kontzientziazioaren bidez zer lor daitekeena jakiteko. Eta politak benetan tapoiez eginiko kandelak!
Hori guztia egin ostean, afaldu baino lehen, gaubeilako ekitaldiak prest utzi behar ditugu, akatsik izan ez dadin. Beraz…  ENTSEATZERA!
Eta nabari dira entsaguak, lana eta ilusioa, dantzaldi bakoitza aurrekoa baino hobea baita. ORDUÑA GOT TALENT honetan ezin irabazlerik aukeratu, izan ere, partaide guztiek modu miresgarrian gauzatu baitituzte euren dantzaldi, antzezlan, abesti eta txisteak; eta, hala ere, tabernan atseden hartzeko eta denok batera dantzatzeko astia izan dugu. Gaubeila itzela!  Ikaragarri gustuko dut lagunekin mozorrotzea, dantzatzea, jolastea eta barre egitea! Egun paregabea gaurkoa!
Pixkanaka-pixkanaka badator logalea… abentura ez da amaitu ordea…
















































Domingo, 13 de marzo de 2016.

Pipipi-pipipi-pipipi…. ¡ARRIBA TODO EL MUNDO! ¡TENEMOS UN DÍA QUE DISFRUTAR!
¿Qué es eso? ¿Por qué van tan raros vestidos esos monitores? ¿En qué se han transformado? Vikingos, romanos, mayas, masáis… Tribus, tribus de todo el mundo que ayudarán a los 86 turistas perdidos a conocer algo más sobre ellos. Pero… para ello, tendrán que superar una serie de pruebas relacionadas con cada una de las tribus y acertar diferentes preguntas, para mejorar nuestra culturilla general. Me encanta esta capacidad de viajar por todo el mundo sin salir de los patios de Orduña, sólo los monitores son capaces de conseguir una magia como esa. ¡Qué barato es viajas a veces!
Después de comer, se oyen llegar los autobuses… no quiero. No quiero que llegue el final, han sido días demasiado buenos como para que termine. Fotos de grupo para recordar siempre este fin de semana, porque una foto, es un momento congelado en el tiempo, un momento atrapado para siempre, un momento que pierde toda su finitud y se hace infinito.

Muchísimas gracias a todos por este fin de semana que nos habéis regalado.
Gracias a todos por poner vuestro granito de arena y haber colaborado en un fin de semana perfecto.
¿Y sabéis qué? Que lo mejor de todo, es que, el curso del Club de Montaña no termina en Orduña, sino que, todavía nos quedan un par de excursiones para poder vivir sensaciones de este fin de semana.

Muchas gracias a todos, de verdad.





Igandea, 2016ko martxoaren 13a.

Pipipi-pipipi-pipipi…. ALTXA DENOK! EGUNA GOZATZERA!
Zer da hori? Zergatik jantzi dituzte begiraleek arropa bitxi horiek? Zer bilakatu dira? Bikingoak, erromatarrak, maiak, masaiak… Tribuak. Mundu osoko tribuek lagunduko diete galdutako 86 turistei haien berri izaten. Baina… horretarako, tribu bakoitzaren probak gainditu behar, gure kultura orokorra hobetzeko. Zoragarria da Orduñako jolastokietatik irten gabe munduan zehar bidaiatu ahal izatea, begiraleek soilik lor dezakete halako magiarik. Batzuetan, bai merkea dela bidaiatzea!
Bazkaldu eta gero, autobusen zarata… ez dut nahi. Ez dut nahi bukatzerik, egun hauek ederregiak izan baitira inoiz amaitzeko. Taldeko argazkiei esker asteburua beti oroituko dugu; zeren eta argazki bat izoztutako denbora zatia baita, behin-behinekoa izatetik behin betikoa izatera pasatzen den unea.

Mila esker guztioi oparitu diguzuen astebukaera hau dela eta.
Eskarrik asko zuen laguntzagatik eta astebukaera perfektuan elkarlanean aritzeagatik.
Eta, badakizue zer den onena? Mendi Elkarteko ikasturtea ez da Orduñan amaitzen. Oraindik txango pare bat dugu aurretik, astebukaera honetako bizipenak berriz bizitzeko.

Mila esker guztioi, bene-benetan.






















  CONTINUARÁ...