lunes, 25 de abril de 2016

Con la lluvia en los talones....

Como no podía ser de otra manera, empezamos el día con nubarrones negros pero eso no nos quitó nuestras ganas de irnos de excursión. Nos juntamos todos en EuskoTren y partimos hacia Zarautz. Comenzamos nuestra ascensión a Pagoeta con unas cuantas gotitas que no nos frenan y empezamos con mucha energía.

Por el camino nos encontramos con muchos caseríos con distintos animales: ovejas, burros… Y así poco a poco atravesando pinares y siguiendo caminos llegamos por fin al almuerzo. Aunque empezó a caer un chaparrón pudimos resguardarnos en la caseta de algún casero de la zona. Apuramos allí nuestros últimos manjares de almuerzo, y con mucha pena dejamos atrás la cima para volver a Zarautz donde el tiempo parecía ser mejor.

Bajamos a toda máquina, contando historias, jugando al veo-veo… y al llegar al pueblo hacía tan bueno que no podíamos desaprovechar la oportunidad de ir hasta Getaria  dando un paseo por la costa. Al llegar allí comimos, descansamos, entregamos unas cuantas cartas al Zar y  arreglamos un par de telefonitos rotos y volvimos a por el tren.

Antes de subirnos al tren pudimos merendar, compartiendo entre todos y echándonos unas risas.

Y finalmente ya llegamos a Donosti con unas ganas terribles de irnos a la cama y de la próxima excursión!!!!
























EURIA ORPOZ ORPO

Ezin zuen bestela gertatu. Egunari lainotzar beltzen azpian ekin genion, baina horrek ez zigun txangora joateko gogorik kendu. EuskoTrenen elkartu ginen, eta Zarautzera abiatu. Pagoetara igotzen hasi ginenean, lau tanta erori izanagatik, tinko eta sendo eutsi genion kemenari.Bidean zehar hainbat baserri topatu genituen, baita zenbait abere ere: ardiak, astoak…

Eta horrela, apurka-apurka, pinudiak igaro eta bideei jarraituz, hamaiketakoaren unea iritsi zen. Nahiz eta zaparrada bat bota, bertako baserritar baten etxolan hartu genuen babes. Hantxe jan genituen azken jakiak, eta penaz beterik eten genuen tontorrerako bidea. Zarautzera jaitsi ginen, eguraldi hobea baitzen bailaran goikaldean baino.

Ziztu bizian egin genuen behera, istorioak kontatuz, ikusi-makusian jolastuz… eta, behin herrira helduta, hain ona zen eguraldia, Getariaraino itsasertzetik doan paseoari ekin geniola. Bertan bazkaldu genuen, atseden hartu, Zarrari hainbat karta eskaini eta hautsitako telefono parea konpondu ere bai. Trenera itzuli ginen gero. Trenera igo aurretik, ordea, merienda eta barreak partekatzeko aukera izan genuen.

Eta azkenik Donostiara, ohera joateko eta datorren txangoan elkar ikusteko irrikan!!!!