viernes, 30 de septiembre de 2016

Doble cima para empezar el curso

TONTOR BIKOITZA IKASTURTEA HASTEKO
Heldu da… eta hemen gaude berriro ere… bota garbiak eta motxila hutsa bizkarrean, bizipenez betetzeko irrikatan!
Joan den larunbatean, nagusien taldekoak (DBH 3.-Batx. 2.) bildu ginen 2016-2017 ikasturteko lehen gailurra igotzeko. Deseraikuntzaz betetako ikasturtea izan arren, eraiki beharreko ametsez gainezka dago.
8:30ean, aurpegi lokartuarekin oraindik, Iparraldeko geltokian azaldu ginen denok, ertainekin batera trena hartu eta Tolosaldeara joateko asmoz. Ertainak Anoetan jaitsi ziren; guk, ordea, Tolosaraino jarraitu genuen, non arratsaldean elkartzekoak baikinen hiru taldeak.
Malaka baserriko bideari heldu genion, eta gorantz segi genuen Urkizura iritsi arte. 594 metrotara dago auzoa. Hura gurutzatu eta GR-aren marka zuri-gorriei jarraiki, Ernioko gailurrera heldu ginen. Aldez aurretik, igoeraren erdialdera, pilak bete genituen hamaiketakoari esker. Urdaila beterik jarraitu genuen igotzen, eta berriro ere topo egin genuen ertainekin, Herniozabalerantz zihoazen eta.
Hainbeste amestutako gailurrera heldu baino lehen, Ubeltz (1016m.) ere igo genuen. Handik jada ikusi genuen azken tontorra. Azken pausoak eroso egin genituen mendikatearen gandorretik, eta azkenik lortu genuen Ernioko (1075m.) gurutzea ukitzea, eguneko bigarren gailurra alegia.
“Ernio mendikateak hainbat milurte darama gizakiaren bizileku izaten, hala adierazten du Altxerriko haitzuloak. 1962an aurkitu ziren bertan animaliei buruzko margolan eta grabatuak: bisonteak, zaldiak, elur-oreinak, arrainak, e.a. Zenbait trikuharri ere badaude.
Gandor nagusitik gertu, Mendikute gotorleku txikia eta haren kobazuloa daude. Hamaika kondairen kokaguneak.
Ernio mendikateko ohiturarik azpimarratu behar bagenu, San Juan Txiki eguneko erromeria aipatuko genuke, baita iraileko igandeetan egiten direnak ere. Antzina, abuztuaren 29an ospatu ohi zen erromeria, San Joan Bataiatzaileari lepoa moztu zioten egunean. Bada ere beste ohitura zahar bat: gurutze batean zintzilik dauden uztaietan zehar gorputza pasatzea. Antza, hainbat gaitz senda dezake gurutze horrek.”

Gailurrean ohiko argazkiak atera eta irribarretsu ginen, lehen tontorra eta taldekide berriak egiteagatik. Jaitsi, bidean zehar bazkaldu eta Tolosara joan ginen berriz, gainontzeko lagunekin elkartu eta “txikiak” ezagutzeko asmoz. Baina ordulariak bere martxa jarraitu zuen, eta heldu zitzaigun Donostiara eramango gintuen trena hartzeko unea. 






















DOBLE CIMA PARA EMPEZAR EL CURSO

Y ya llegó… y ya estamos aquí de nuevo… con las botas limpias y la mochila vacía con ganas de llenarla de nuevas experiencias!

El pasado sábado el grupo de mayores (3ºEso-2ºBach.) nos juntamos para ascender juntos la primera cima del curso 2016-2017, un curso lleno de derribos, pero a su vez, un año lleno de nuevos sueños por construir.  

A las 8.30 con cara de dormidos aparecimos todos en la estación del Norte para coger el tren junto a medianos y dirigirnos a tolosaldea. Ellos se bajaron en Anoeta y nosotros continuamos hasta Tolosa, donde la idea era reencontrarnos los 3 grupos a media tarde.

Cogimos el camino dirección al caserío Malaka y continuamos subiendo hasta alcanzar Urkizu, pueblo situado a 594m. que pasamos de refilón y ya encaminados, seguimos las marcas rojas y blancas del GR que nos llevó hasta el macizo del Ernio. Previamente, a mitad de la ascensión,  recargamos pilas compartiendo el almuerzo. Con el estómago lleno continuamos subiendo y nos encontramos de nuevo con medianos en su camino hacia Herniozabal.

Antes de llegar a la tan esperada cima, coronamos también Ubeltz (1016m.), desde donde ya veíamos la cumbre. Los últimos pasos fueron cómodos por la cresta del macizo y por fin alcanzamos a tocar la cruz del Ernio (1075m.), nuestra segunda cima del día.

“El macizo de Ernio ha sido habitado desde hace milenios como lo prueban la cueva de Altxerri, cuyas pinturas y grabados rupestres se descubrieron en 1962, representando bisontes, caballos, renos, peces, etc. Existen también varios dólmenes.

Próximo al cresterío principal del macizo se encuentra la pequeña fortaleza de Mendikute que junto con su cueva, es objeto de numerosas leyendas.

Si en el macizo de Ernio hubiera que destacar alguna tradición señalaríamos la celebración de la romería a su cumbre el día de San Juan Txiki, y durante todos los domingos de Septiembre. Antiguamente, la romería se celebraba el 29 de Agosto festividad de la Degollación de San Juan Bautista. También es tradición pasar el cuerpo por unos grandes anillos metálicos que cuelgan de los brazos de una cruz, con la creencia que con ello sanarán determinadas enfermedades.”

En la cima fotos de rigor, con caras sonrientes por esta primera cumbre y por las nuevas incorporaciones al grupo. Bajamos, comimos por el camino y nos dirigimos de nuevo dirección Tolosa para juntarnos con el resto de nuestros compañeros y poder conocer a los nuevos “peques”. Pero el reloj no perdona y se nos echó el tiempo encima llegando a la hora de coger el tren que nos devolvió de nuevo a Donosti.


jueves, 29 de septiembre de 2016

¡Bienvenidos pequeños!

ONGIETORRI TXIKIAK!
Joan den larunbatean, aurten ere, abian ipini genuen Mendi Elkartea. Nola ez, eguraldi ona erreserbatua genuen, bai begiraleek bai 60 txikiek primeran pasa zezaten.
Tren geltokian egin genuen topo. Kirioak dantzan genituen, hura baitzen ikasturteko lehen txangoa.
Trena hartu eta Tolosara heldu ostean, aurkezpentxo bat egin genuen Uzturre igo aurretik.
Mendia igotzea ez zen hain zaila izan, txikien taldeak motibazioa eta energia gainezka baitzeuzkan. Ondorioz, pausoz pauso igo ginen gora, geldiune batzuk egin eta tontorra lortu arte. Behin gailurrean, ohiko ez den ikusmira izan genuen parez pare. Anoeta, Tolosa eta beste hainbat herri... baita, besteak beste, Herniozabal eta Hernio mendiak ere. 
Indarra berreskuratu bezain pronto, bide nagusitik ekin genion jaitsierari. Izaskungo baselizara iritsi ginen horrela, eta bertako parkean hartu genuen bazkaria eta atsedena. Liseriketa egin ostean, Tolosara heldu ginen ertainen taldearekin batera parkean jolasteko.
Arratsalde erdialdera, dagoeneko apur bat nekatuta, etxerako trena hartu genuen. Pozez zoratzen, txango bikaina izan baitzen hura. Txikien taldearekin izandako lehen harremana ezin hobea izan da: talde ederra eta mendizalea benetan.

Urte bikaina izango da aurtengoa!!















¡BIENVENIDOS PEQUEÑOS!
El pasado sábado se estrenaba, un año más, el Club de Montaña. Como no podía ser de otra manera, se había reservado el buen tiempo para que tanto los monitores como los 60 pequeños que asistieron a la excursión se lo pasasen en grande.
Nos juntamos en la estación de tren con la incertidumbre de cómo iba a ir el día, ya que era la primera excursión y los nervios estaban a flor de piel.
Tras coger el tren y llegar a Tolosa iniciamos una breve presentación antes de empezar a subir el Uzturre.
El monte resulto no ser tan duro ya que el grupo de pequeños estaba motivado y con mucha energía. Por ello, se fue subiendo poco a poco, parada tras parada hasta hacer cima. Una vez ahí, contemplamos unas vistas muy poco habituales en nuestro día a día. Se veían los pueblos de Anoeta, Tolosa... y los montes de Herniozabal y Hernio, entre otros. 
Cuando ya recuperamos fuerzas bajamos por el camino central hasta llegar a la ermita de Izaskun, donde paramos en un parque para comer y descansar. Una vez realizada la digestión, bajamos a Tolosa para juntarnos con el grupo de medianos e ir a un parque donde poder jugar y descansar.
A media tarde, y algo cansados, cogimos el tren de vuelta a casa pero con la satisfacción de haber realizado una buena excursión. El primer contacto entre el grupo de pequeños fue inmejorable, un gran grupo y con ganas de monte.
Este año promete!!