viernes, 28 de octubre de 2016

Ruta de Flysch

2016ko urriaren 23a. Goizeko 7:30ak. Ohetik jaiki gara. Laino gorri-gorriak ikusi ditugu erabat iratzarriko gaituen gosarian zehar. Dudarik gabe, seinale ona da hori. Deba-Zumaia ibilbidea dugu helburu, bai edertasunagatik baita “flysch” harrien historiagatik ere, inguruko txangorik politenetakoa. Ibilbideak 13 kilometro ditu, eta 5 ordu iraungo du gutxi gorabehera.

Neska-mutilekin goizeko 8:30ean lotu gara, Easoko geltokian hain zuzen. Behin eurekin bilduta, Debarantz egin dugu. Ohiko zirimiria lagun dugunez txangoaren lehen pausoetan, gure kaparik, zirarik eta biserarik onenak jantzi ditugu denok. Ederra da gazteenen irudimena martxan ikustea. Haien burutik hainbat Batman, mamu eta izaki sortu baitira, iñauteri betean bagina bezala.

Zorionez, euriak berehala atertu du, eta eguzkia izango dugu bidearen puska handi batean. Sakoneta hondartzara heldu gara, antzina kontrabadistez leporaino egon ohi zen lekua. Kokaleku bikaina flysch-ari buruzko azalpentxo bat emateko. Hauxe da Euskal kostaldean dugun marearteko zabalgunerik garrantzitsuena, 100 milioi urtetan zehar sedimentuen pilaketak eratu duena.

Konturatu baino lehen, iritsi gara merenderora, eta egunpasako une kuttuna daukagu aurretik: bazkaria. Hainbatek ahalik eta lasterren irentsi ditu jakiak, hain justu, futbolera jokatu ahal izateko. Beste hainbatek, aldiz, poliki-poliki dastatu eta gainerakoei eskaini die bere bazkaria.


“Heldu gara eta!”, diote batzuk; “Zumaia al da horkoa?”, diote besteek. Kontua da ezustekoak dezente lasaitu gaituela, zeren eta bideari berriz ekin orduko iritsi baikara helmugara. Ez dugu Juego de Tronos telesailaren zantzurik ikusi, baina, baloiaren atzetik jarraitzeko duten energia aintzat hartuta, gerlari bikainak direla ez dago zalantzarik. Mendiari gailentzeko orduan bai behintzat.




23 de octubre de 2016. 7:30 am. Nos levantamos de la cama. Nubes de un intenso color rojizo nos amenizan el despertar definitivo durante el desayuno. Sin duda, buen augurio del día que nos espera. Nos disponemos a hacer la travesía Deba-Zumaia, una de las más atractivas del entorno debido a su belleza y a la historia que las piedras del “flysch” esconden. El recorrido es de aproximadamente 13 kilómetros, y la duración ronda las 5 horas.

La cita con los chavales es a las 8:30 am en la estación de Easo, y una vez reunidos partimos hacia Deba. El clásico “xirimiri” nos acompaña en el inicio de la excursión, y todos nos proveemos de nuestras mejore capas, chubasqueros y viseras. Es magnífico observar la creatividad de los más jóvenes. De su imaginación nacen Batmans, fantasmas y todo tipo de personajes dignos de un carnaval.

Afortunadamente, enseguida deja de llover e incluso gozamos de la compañía del sol durante buena parte del camino. Llegamos a la playa de sakoneta, antiguo hervidero de contrabandistas.  Lugar perfecto para una breve explicación sobre el  flysch, la rasa mareal más importante de la costa vasca, formada por la agrupación de los sedimentos a lo largo de 100 millones de años.
Sin darnos casi cuenta, llegamos al merendero y nos disponemos a disfrutar de uno de los momentos más apreciados de toda buena excursión: la comida. Algunos devoran con avidez su comida para poder jugar a fútbol cuanto antes, mientras otros se detienen saboreando y ofreciendo a unos y otros probar su comida.


“¡Pero si ya hemos llegado!” exclaman algunos, “¿Eso ya es Zumaia? dicen otros. El hecho es que la sorpresa y el alivio es generalizado  al comprobar que al poco de retomar el paso llegamos a nuestro destino.  No conseguimos ver nada del rodaje de Juego de Tronos, pero al ver la energía que siguen teniendo para correr detrás del balón, no nos queda duda de que son magníficos guerreros, al menos con el monte como rival a batir.
















miércoles, 26 de octubre de 2016

Objetivo Buruntza

Iratzargailuak jo du. Zer egun da gaur? Igandea? Jakina baietz! Mendira joateko eguna, primeran! Jauzi batez jaiki eta, konturatzerako, topoaren geltokian nago.

50 ume ilusioz beterik, Mendi Elkartearekin bigarren tontorra zapaltzeko irrikaz. Lasartetik Urnietara joan eta gero, ekin diogu Buruntza igotzeari.

Tripazorriak dantzan ari zirenez, ermita txiki batean hartu genuen atseden hamaiketakoa jateko. Euria bazetorren, baina, gu geratzea ezinezkoa baita, apur bat gehiago igo genuen, mendia egiteko gogoak asetzeko adina.

Une jakin batetik aurrera, ordea, lurra espero baino irristakorrago zegoela, eta euria zirimiria baino sendoagoa zela kontuan hartuta, beherantz abiatu ginen. Hala ere, eguna ez zen hor amaitu…

Lasarteko frontoiraino joan ginen, lokatzetan labainduz joan ere. Gure galtzek bazuten “marroi naturalaren” kolorea… Eskerrak lokatza azalarentzat ona den! Esku leun-leunak izango ditugu laster!
Denek batera bazkaldu eta, hamaika jolas egin ostean, uste baino lehen heldu zen trena hartzeko ordua…

Zein motza izan ohi den gustuko eguna!

Azaroko txangoa noiz helduko zain gaude.

Mila esker txikioi, gaurkoaren moduko egunengatik.













Suena el despertador, ¿qué día es hoy? ¿Domingo? ¡Claro! ¡Domingo de monte, qué bien! Me levanto de la cama de un brinco y en un abrir y cerrar de ojos estoy en la estación del topo.

50 niños ilusionados, llenos de ganas por coronar su segunda cima con el Club de Montaña. Después de pasear desde Lasarte hacia Urnieta, empezamos la subida hacia el Buruntza.

Las tripas comenzaban a rugir, así que, paramos en una pequeña ermita a tomar el “hamaiketako”.  La lluvia empezaba a asomarse, pero, como no hay nada capaz de pararnos, seguimos subiendo un poquito más, para saciar las ganas de monte que todos teníamos.

Llegados a un punto donde el suelo resbalaba más de lo esperado y la lluvia mojama un poco más de “xirimiri”, decidimos bajar, pero el día no terminó aquí…

Bajamos  hasta el frontón de Lasarte haciendo patinaje sobre el barro, tiñendo algunos de los pantalones en color “marrón naturaleza”… ¡Menos mal que el barro es bueno para el cutis! ¡Qué manos más suaves vamos a tener!

Comimos todos juntos y, después de comer jugamos a muchísimos juegos y, antes de lo previsto, llegó la hora de coger el tren…

¡Qué corto se hace el día cuando estás tan a gusto!

Esperamos con muchísimas ganas la excursión de Noviembre.

Gracias Pequeños, por muchos más días como hoy.

 

lunes, 24 de octubre de 2016

En la morada de la dama de Amboto

Larunbata da. Alarmak jo du, baina itzali egin duzu. Arraroa, gaur ez daukat eskolarik. Zergatik jo du orduan? Berriro ere, Morfeoren besoetan etzan zara, ez baitago ezer, zure burukoa salbu, benetan merezi duenik.

Eta bat-batean oroitu duzu: Anboto! Gaur, larunbata, lasai lo egiteko duzun egun bakarra izan arren, jantzi eta mendira joateko eguna da. Botak jarri, jateko zerbait prestatu, eta motxila jarri duzu bizkarrean. Uiba! Zakua, esterila, polarra, eskularruak, txanoa, kamiseta, beste kamiseta, beste kamiseta termiko bat, buffa, beste jertse bat, 3 galtzerdi pare badaezpada – lodiak hobe, hotzari aurre egiteko-, esan baitizute Anbotoren oinetan hotz galanta espero dela. Txango hau apur bat desberdina da, Bizkaiko pagadietan lo egingo omen dugu eta.

Garaiz iritsi zara geltokira. Ozta-ozta. Begiraleak eta taldekideak zain dituzu, eta erosketak eginak dituztela dirudi. Denetik bada denentzat. Baita igluak ere. Autobusean sartu eta bazoazte Arrasaterantz.

Guipuzkoako txango ia guztietan gertatzen den legez, zailena herritik atera eta bidea topatzea da. GPSari jarraituz, Udalan hamaiketakoa jan duzue, Udalaitz mendiaren magalean. Badirudi aurten mendi hori ere igoko duzuela; baina gaur, egun urdin eta epel honetan, Anbotoren irudi zorrotz eta hirukira luzatu behar pausoa. Zuhaitzen eta barreen artean ari zara oinez, hala zoaz 3 probintzien mugarria topatzen duzun arte. Leku esanguratsua da, pentsatu duzu, eta begiak mendebalderantz bideratu dituzu, bihar zapalduko duzun tontor miresgarrirantz. Euskal Cervino deitzen dio hainbatek, eta ados zaude izen horrekin. Harrizko piramide ederra parez pare daukazu.

Pagadiaren itzala bazkaltzeko leku aproposa dela uste dute begiraleek. Gazta jan duzu, patatak eskaini. Eta lo pixkat egin duzu, izan ere, oraindik iratzargailua baitaukazu gogoan. Esnatzean inguruari erreparatu diozu, eta zorteko zarela iruditu zaizu. Begiraleen GPSak dio ordubetean lo egiteko hautatutako lekura helduko zaretela, eta Mariren gordelekura jaso dituzu begiak. Hala ere, pagoek ez dizute lainorik ikusten uzten. Leku magikoa da, baina aurrerantz joan behar duzu, hostoen artean amesten geratu baitzara bakarrik. Azken aldapa, eta… binba! Hainbeste aldiz ezkutatu den mendia zure gainean azaldu da. Borda bat badago, eta Gipuzkoako mendi guztiak ageri dira. Gailurreko bistak irudikatu dituzun arren, bihar igo beharko dituzun aldapek izua eragin dizute. Egia esan, txantxetan ari zaizkizula apustu egingo zenuke, hau da, hortik ez dela posible igotzerik. Edo hori sinestu nahi zenuke... zer da usain hori? Txokolatea! Meriendaren ordua dela dirudi. Nork asmatu gogoan daukadana?

Arratsaldea badoa aurrera; hotza nabaria da Zabalaingo mendilepoan. Dendak ipintzen hasi zarete, pago-hostoen lur leunean. Afariaren kea labetxoan. Hotza eta haizea nagusi dira, baina zerua izarrez beterik dago. Bueltatxo bat eman duzu bakarrik, Euskal Herriko mendirik politenetakoaren irudia ikusi nahian. Zer da gauza zuri hori? A zer ilargi bete puska! Ez zenuen inondik inora espero. Txundituta begiratu diozu. Zaldiren bat irrintzika ari da inguruan… eta bakea senti dezakezu.

Afaria prest dago: litoral fabada asturiarra eta saltxitxak. Denok borobilean, mendiaren altzoan. Gure baitango lurraldeetan, non geratzen den denbora. Anbotoko pareta argiztatzen du ilargiak, Mariren gordelekua hain justu. Eta begiraleei Mariren kondaira entzun diezu. Adiskide bat bazen... loa badator begietara. Eta pixkanaka, zakuan sartu eta, ametsak izan ezik, dena kanpoan geratu da, gailurraren ilusioa eta zure taldekideen konpainia dira gogoan dauzkazun gauza bakarrak.

Esnatu zara. Norbaitek jarri du esnea berotzen dagoeneko. Uf, ze hotza. Gustura baino gusturago lo egin duzu, ordea. Energiaz goraino zaude. Nork nahi du kolakao bat? Ilunpean gosaldu duzu, frontalen izpien laguntzaz. Zure lurraldeko mendien gainean ebakita dago ortzemuga, eta harriak badoaz laranja kolorea hartzen, mendia-helburua ikusgai izango da laster. Kantinplora bete duzu mendiaren barrurtik datorren iturrian, eta ekin diozu goiko talaiaraino heltzen den aldapa latzari. Malda; eskuak ere baliatu dituzu nonbait. Txindurrien modura zoazte gorantz, artean Txindoki, Aizkorri eta Erloko gurutzea azaltzen direlarik. Gorbea al da hura? Gertu-gertu ageri da tontorra… eta bat-batean bertan zaude! Haize galanta dabil. Txokolatea igoera eta bistak ospatzeko. Euskadi osoa ikusteko gai zara. Zu erdi-erdian zaude. Zoriontsu. Durango ageri da behean, 3.30ak baino lehenago zapaldu beharreko herria, baldin eta bueltako trena hartuko baduzu. Gailurra gozatu duzu begiraleek emandako tartean, eta hasi duzu behera jaisteko bidea mendiaren hegoaldetik. Jende ugari dator gorantz, eta denek inbidiaz begiratzen dituzte zuon motxila beteak, esterilak eta igluak. Norbaitek esan du: “Jo, nik ere egingo nuke hori”, eta zorioneko zarela iruditu zaizu. Gogotsu igaro duzu Polpol iturri metalikoaren ertzeko bidea. Zure urdaila hasi da eskean, eta bidearen alboko zelaian geratu zarete. Kakahueterik edo gaztarik nahi?


Eta horrela, sabela beterik eta tontorreko haizearen oroimena lagun, Aitxiki eta Untzilatz gailurrak pasatu dituzu harrobitik. Orduerdi errepidean barrena zure helmugara iristeko. Anbotoren gaina lekutan dagoela dirudi… errepidean kostata zabiltza, baina amaitu da azkenean. Eta orain bai: Durango. Begiraleek ogi goxoa erosi dute. Ez dakizu zer aukeratu: txorizoa, gazta, atuna, urdaiazpikoa, edota nahasketa bereziren bat egin guztiak erabiliz. Bukatu da txangoa, gogoan betirako geratuko dena. Anbotoko magalean ikusitako ilargiarengatik, edo inoiz osorik igaro nahi duzun gandor ederragatik. Euskal Cervino, Mariren gordelekua. Euskotrenen, lo egiteko etzan zara. Leher eginda. Mariren ametsak besoetan narama bere ekialdeko haitzulorantz…


Es sábado. Suena la alarma, pero la apagas. Qué raro, si hoy no tengo cole. ¿Por qué suena? Así que vuelves a los brazos de Morfeo otra vez,  porque no hay nada que merezca la pena más allá de tu almohada.

Y de repente lo recuerdas: ¡Anboto! Hoy sábado, único día que te permite dormir indiscriminadamente, y toca vestirse de monte. Te calzas las botas, metes algo que llevarte a la boca entre pan y pan para subsistir y te pones con la mochila. ¡Uiba! El saco, la esterilla, el plumífero, el forro polar, los guantes, el gorro, una camiseta, otra camiseta, otra camiseta térmica, un buff, otro jersey no vaya a ser que y 3 pares de calcetines – de los gordos que si no tengo frío- porque te han dicho que va a hacer buena rasca al pie del  Anboto. Y es que esta excursión es un poco diferente, ya que parece que se va a dormir en tiendas por los hayedos de Vizcaya.

Consigues llegar a tiempo a la estación. Por los pelos. Tus monitores y compañeros te están esperando, y parece que han hecho buena compra. Hay de todo y para todos. También abundan los iglús. Montáis todos en el bus y éste arranca dirección Arrasate – Mondragón.

Como casi todas las excursiones en Guipuzkoa, lo más complicado es salir del pueblo hasta dar con el camino. Siguiendo al GPS, conseguís llegar a almorzar a Udala, el barrio que se encuentra al pie del monte Udalaitx. Parece que durante el año también subirás ese monte; pero hoy toca desviarse hacia el perfil afilado y piramidal del Anboto, que empieza a dibujarse sobre el azulado y soleado día. Caminas entre risas y árboles, hasta que te encuentras con un monumento que marca el límite entre las 3 provincias. Carismático lugar, piensas, y diriges tus ojos al oeste, hacia la hermosa cumbre que mañana coronarás. El Cervino vasco lo llaman algunos, y piensas que tienen razón. La pirámide de piedra se alza imponente y bella.

Los monitores creen que el hayedo con sombra es un buen sitio para comer. Pruebas queso, ofreces patatas. Y decides dormir un rato, porque todavía te pesa el despertador. Al despertar miras alrededor, y te sientes afortunado. El GPS de los monitores marca que en una hora se alcanzará el lugar elegido para pernoctar, y alzas la vista hacia la guarida de Mari. Sin embargo, el hayedo te impide ver las nubes. El lugar es mágico, pero sigues adelante porque te acabas de quedar el último mientras soñabas despierto entre las hojas. El último repecho y… ¡bimba! El monte que tanto se había escondido en los últimos kilómetros reaparece justo encima de ti. Hay una borda, y se ven todos los montes de Guipuzkoa. Fantaseas con la cima y sus vistas, pero te asustas al ver la pedazo de cuesta que tendrás que subir mañana por la mañana. De hecho, crees que te están vacilando y que por ahí no se sube. O eso quieres creer… ¿a qué huele? ¡Chocolate! Parece que es hora de merendar. ¿Por qué no jugamos a que tengo en el coco?

La tarde avanza; comienzas a notar el frío y la rasca en el collado de Zabalain. Comienzas con todos a montar las tiendas al abrigo de un haya con el suelo mullidito por las hojas. La cena comienza a humear en el hornillo de gas. Hace frío y viento, pero el cielo está lleno de estrellas. Hoy vas a dormir estupendamente. Te vas a dar una vuelta solo, para ver el perfil de lo que te parece uno de los montes más hermosos de Euskadi. ¿Qué es eso blanco? ¡Vaya pedazo de luna llena! Eso sí que no te lo esperabas. La miras anonadado. Escuchas el relinchar de algún caballo alrededor… y sientes paz.

La cena está servida: fabada asturiana litoral y salchichas. Todos en corro, al pie del monte. Gure baitango lurraldeetan, non geratzen den denbora. La luna ilumina la pared este del Anboto, la guarida de Mari. Y escuchas a los monitores contar la leyenda de Mari. Adiskide bat bazen... el sueño va llegando a tus ojos. Y poco a poco  te metes en ese saco que te abriga de todo lo que no sean tus sueños, la ilusión de la cima y la compañía de tus amigos de excursión.

Despiertas. Alguien ha puesto la leche a calentar ya. Uf, qué frío. Pero qué a gusto has dormido. Estás pletórico y lleno de energía. ¿Quién quiere un colacao? Desayunas a oscuras, a la luz de los frontales. El horizonte se recorta sobre las montañas de tu tierra, y poco a poco va llenando de naranja las piedras que conforman la montaña-objetivo de la excursión. Rellenas la cantimplora en la fuente que viene del interior de la montaña, y comienzas a subir junto a todos la empinada cuesta que lleva hacia las vistas de lo más alto. Cuesta; utilizas las manos en algún punto. Avanzas en fila como las hormigas, mientras la luz ilumina la cima del Txindoki, el macizo del Aizkorri  y la cruz del Erlo. ¿Aquél es el Gorbea? La cima se ve más cerca… ¡ya estás en ella! Y menudo viento que hace, por cierto. Se abre una tableta de chocolate para celebrar el ascenso, y se aprecian las vistas. Eres capaz de ver todo Euskadi. Estás en el centro. Estás feliz. Ves Durango abajo, el pueblo al que tienes que llegar antes de las 3.30 para no perder el tren de regreso. Disfrutas la cima todo el rato que te dejan los monitores y comienzas a descender por la ladera sur de la montaña. Mucha gente sube, y todos miran con envidia las mochilas bien cargadas, las esterillas y los iglús. Escuchas a alguien comentar “Jo, yo también quiero eso” y te sientes súper afortunado. Avanzas con ganas por la senda que avanza junto a la metálica fuente de Polpol. Cuando ya tu estómago empieza  a suplicar ayuda, te hacen detenerte en un prado junto al camino. ¿Quieres cacahuetes y queso?


Y así, con la tripa llena y el recuerdo ventoso y libre de la cima cruzas entre las cimas de Aitxiki y Untzillatz por el paso en el que hay una cantera. Apenas media hora de carretera te separan de tu destino. Qué lejana parece la cima del Anboto desde aquí… la carretera cuesta, pero por fin se acaba. Y ahora sí: Durango. Los monitores compran pan del rico. No sabes si elegir chorizo, queso, atún, jamón o empezar a hacer fórmulas experimentales con todos ellos. Se ha acabado una excursión que guardarás en el recuerdo por lo completa que ha sido, por la luna al pie del Anboto o por la hermosa cresta que algún día esperas recorrer entera. El Cervino Vasco, la guarida del Mari. Me tumbo en el euskotren a dormir. El cansancio pesa. Sueño que Mari me lleva entre brazos volando a su cueva en la cara este…

sábado, 1 de octubre de 2016

Badatoz ertainak!

Aurten ere, San Migeletako udatxoarekin batera, iritsi dira ertainak Mendi Elkartera. Larunbatean, irailak 24, eguraldia paregabea lagun, ikasturteko lehen gailurra igo genuen. Herniozabal (1.011m), alajaina.

Goiz samar jaiki eta gero (8:30ean baikenuen hitzordua), Anoetarantz egin genuen nagusiekin. Herria igaro eta tontorrera eramango gintuen bidean sartu ginen. Aurrez, itzalean zen txoko batean, giharrak luzatu, berotu eta izenak errepasatu genituen.

Laster kendu genuen jertsea, izan ere, eguzkiak indartsu ekin baitzion egunari. Horregatik, bideko itzalgune guztiak baliatu genituen sargoriari gailentzeko. Mendikuteko magalean barrena heldu ginen lepora. Hantxe bertan topo egin genuen nagusiekin, zeinak, Tolosatik irtenda, Erniorantz zihoazen. Guk, aldiz, azken txanpa genuen aurretik, a zer aldapa gainera! Motza bezain latza izan arren, kexuen artean heldu ginen gailurrera. Tontorrera iristean, harri eta zur geratu ginen: sekulako bista genuen parez pare. Den-dena ikusten zen! Zarautz, Orio, Igeldo, Donostia, Jaizkibel, Hondarribia, Aiako harria, Aizkorri, Anboto, Adarra… 360 º-ko ikusmira bikaina, larunbatean bezain ongi gutxitan ikus daitekeena. Zorte itzela gurea!

Punta egin ostean, jaitsierari ekin genion, eta, tripazorriak hasiak zirenez, bidean topatutako baso batean bazkaldu genuen. Zein gustura jaten den gurasoen bokata mendia igo eta gero…

Egunari amaiera emateko, txikiekin elkartu ginen Tolosan eta haiekin jolastu genuen, Donostiara itzultzeko trena hartu baino lehen. Bidaian zehar bildu ziren nagusiak gurekin.

Txango ederra ikasturteko lehenengoa, gogotsu gaude beste hainbat gauzatzeko! Abian gaude, neska-mutilok! Urrian, gehiago eta hobeto!














Llegan los medianos!

Un año más, con el veranillo de San Miguel, llegan los Medianos del Club de Montaña. El Sábado 24 de Septiembre, aprovechando el gran día que hizo, coronamos la primera cima del curso. Nada más y nada menos que el Herniozabal (1.011m).

Tras madrugar un poco (pues quedamos a las 8:30) pusimos rumbo a Anoeta junto con los mayores. Caminamos a través del pueblo para coger el camino que nos llevaría a la cima y aprovechamos un trozo de sombra para poder estirar, calentar y hacer la primera ronda de nombres.
Nos quitamos los jerséis, pues el sol empezaba a calentar, y continuamos la ascensión aprovechando todas las sombras pues hacía bastante torrón. Tras pasar por la falda del Mendikute llegamos al collado. Fue aquí donde nos encontramos los mayores, quienes partiendo de Tolosa buscaban la cima del Ernio. Ya sólo nos quedaba el último tramo, y vaya cuesta! Corta pero empinada se nos hizo dura y conseguimos llegar a la cima con alguna que otra queja de fondo. Cuando llegamos a la cima todos nos quedamos asombrados de las vistas que pudimos disfrutar. Se veía todo! Zarautz, Orio, Igeldo, Donosti, Jaizkibel, Hondarribi, Peñas de Aia, Aizkorri, Anboto, Adarra…Una espectacular vista de 360º que pocas veces se aprecia tan bien como el Sábado, tuvimos mucha suerte.

Tras coronar la cima comenzamos la bajada y como las tripas empezaban a quejarse paramos a comer en un bosque que encontramos por el camino. Qué rico entró el bocata después de la cima, estos aitatxos…

Para terminar el día nos juntamos con los pequeños en Tolosa y estuvimos jugando un rato antes de coger el tren de vuelta a Donosti. Aquí se unieron los mayores y volvimos todos juntos.

Gran primera excursión que nos deja con ganas de más! Esto ya está en marcha chic@s! En octubre, más y mejor!