sábado, 24 de diciembre de 2016

Feliz Navidad y próspero 2017

Desde el Club de Montaña Summa Aldapeta nos dirigimos a vosotros para desearos de corazón unas felices fiestas y un próspero 2017 en el que sepamos distinguir la estrella que nos guía y nos lleve a alcanzar nuevas cimas juntos y a soñar nuevos proyectos llenos de ilusión. 

 Un abrazo, 
CMA - AME


martes, 13 de diciembre de 2016

Minions everywhere!!!!

Hain luze itxaron ostean, azkenik heldu zen… GAUBEILA!!!!!
Joan den larunbatean, abenduak 3, hilabete bereziari txanda emateko, txikion taldekook hain gustukoa dugun gaubeila antolatu genuen. Azkenik iritsi zen, jolasen, dantzen eta, batez ere, ikaskideen artean, ikastetxean lo egiteko eguna!
MINIONS gaiak zein txikien ahaleginak espero genuen arrakasta izan zuen: denek jantzi zuten izaki xelebre horien mozorroa, hau da, kamiseta horia, bakeroak, betaurrekoak eta maskara polit bat edo beste. Begiraleoi, aldiz, gaizkile izatea egokitu zitzaigun… ez ordea nolanahiko gaizkile, gaizkilerik dibertigarrienak baizik.
Horrela, bakoitza bere jantzi eta guzti, larunbatean elkartu ginen arratsaldeko 6:30ean, ilusioz eta emozioz beterik hala haurrak nola haur ez zirenak ere. Lehenik eta behin, gure gauzak antolatu genituen. Neskak, tatamian kokatu ziren; mutikoak, gimnasioan. Dena prest utzi genuen gauean, gorputza nekatuta, gogotsu oheratzeko.
Ondoren, entseatzeko tarte bat, eta segidan ekitaldien txanda. Oso ongi prestatuak denak. Txundituta utzi gintuzten, izan ere, maila ederra eta saio dezente behar baita halako ekitaldiak egiteko. Une berezia izan zen hura, giro familiar eta atseginean gozatu genuena.
Ekitaldien ostean, aisialdiaren garaia. Futbolean eta saskibaloian jokatzeko eta hitz egiteko baliatu genuen. Modu horretan, behin gose ginelarik, Chaminade eraikineko jangelan bildu ginen, ekarritako afari goxoa jateko asmoz.
Afaldu eta gero, gaizkileek laguntza eskatu genien Minionsei, eurek konpondu beharreko arazo bat bagenuela eta. Gymkanha baten bitartez, Minions taldeak galdera bati heldu behar izan zion: zein gaizkilek lapurtu zuen Andatza mendia? Zertarako? Hainbat proba gainditu eta pistak jarraitu ostean, talde guztiek asmatu zuten Victor zela lapurretaren erruduna. Misterioa argiturik!
Behin gymkanha amaituta, hain modako den Maniquí Challenge ekitaldia grabatu genuen, eta, egunari errematea emateko, kiroldegian jolastu genuen leher egin eta ohera joan arte.
Biharamunean, pilak karga-karga eginda, gose ginen. Beraz, ohiturari jarraituz, alde zaharreko txurreriara joan ginen txokolate eta txurroak gosaltzera. Goizeko freskotasuna probestuz, ibilaldia egin genuen alde zaharreraino. Tripa beterik, ikastetxerantz luzatu genuen pausoa Paseo Berritik barrena. Ikastetxean, gurasoak zain genituen. Neke aurpegia zuten Minionsek, baina zoriontsua ere bai.
Mila esker guztiagatik, txikiok, datorren urtean gehiago eta hobeto.
Hurrengo txangora arte, minions! eta, Gabon zoriontsuak igaro!


Ya había ganas de que llegase la…la… VELADA!!!!!
El pasado sábado 3 de diciembre, para dar paso a este mes tan especial, el grupo del club de montaña organizamos la tan esperada velada para todos los pequeños. ¡Por fin llegó el día de dormir en el cole entre juegos, bailes, y sobretodo, entre los compañeros de clase!
La temática fue los MINIONS, y el grupo de pequeños no defraudó, como era de esperar: todos se disfrazaron de estos singulares seres, con camisetas amarillas, vaqueros, gafas y alguna que otra careta súper chula. Los monitores, en cambio, fuimos los villanos… pero no unos villanos cuales quiera, sino los villanos más divertidos de todos.
Así, con nuestras correspondientes vestimentas, nos juntamos el sábado a eso de las seis y media en el cole, con la ilusión y la emoción de los niños, y no tan niños. Lo primero que hicimos fue organizar nuestras cosas, las chicas en el tatami y los chicos en el gimnasio, para que a la noche, con el cansancio en el cuerpo, pudiésemos coger la cama con más ganas.
Después, tuvimos un tiempo para ensayar, y acto seguido hicimos las actuaciones, muy preparadas. Nos sorprendieron a los presentes ya que todos los grupos demostraron tener un gran nivel y varias horas de preparación tras de sí. Fue un momento especial ya que pudimos disfrutarlo todos juntos en un ambiente familiar y agradable.
A continuación tuvimos un poco de tiempo libre, que aprovechamos para jugar a fútbol, a baloncesto, y hablar. Así, una vez hicimos hambre para la cena, nos juntamos en el comedor del edificio Chaminade para comernos las cenas tan ricas que trajimos.
Tras la cena, los villanos les pedimos ayuda al grupo de Minions, ya que teníamos un gran problema que sin ellos no podíamos solucionar. Por ello, mediante una gymkanha, los Minions tuvieron que acertar que malvado villano había robado el monte Andantza y para que lo quería. Tras pasar por diferentes pruebas y averiguar las pistas que los monitores les dimos, todos los grupos dieron en el clavo y descubrieron que Véctor era el culpable del robo. ¡Misterio resuelto!
Una vez terminada la gymkanha, grabamos el tan de moda Maniquí Challenge, y para terminar el día, jugamos en el polideportivo hasta que, rendidos, nos fuimos al saco.
Tras dormir y recargar las pilas teníamos hambre, y como es tradición, fuimos al a churrería de la parte vieja a desayunar chocolate con churros. Con el frescor de la mañana fuimos dando un paseo hasta la parte vieja. Una vez llenada la tripa, volvimos hacia el cole por el Paseo Nuevo. Al llegar al cole ya estaban todos los aitas esperando, que vieron a sus Minions con cara de cansados, pero felices y con la sonrisa en la cara.
Gracias por todo pequeños, el año que viene más y mejor
¡Hasta la siguiente excursión minions! y ¡Feliz Navidad!











miércoles, 7 de diciembre de 2016

Conquistando Jaizkibel

JAIZKIBEL KONKISTATUZ

Aurreko igandean, eguzki-errainuak agertu baino lehen, ertainak eta nagusiak Gipuzkoa Plazan elkartu ginen. Ikasturte honetan, hauxe zen 2 taldeok batera eginiko lehen txangoa, eta gogotsu geunden gainerako kide eta begiraleak ezagutzeko.

Lezon utzi gintuen autobusak, eta hantxe sartu ginen basoan, txangoaren erdia egin arte. Behin erdibidean, eta itsasoa bistan, haizea eta historia izan genituen lagun… Karlisten dorreak igaro baikenituen gailurrera iritsi aurretik.

Jaizkibel mendiko dorreak herriak XIX. mendean (guda karlistekin) bizitako guda-jardueraren testigu dira. Jaizkibelgo mendilerroaren gailurrean sei dorre altxa ziren eta gaur egun bosten hondarrak daude.

Azken Guda Karlistan (1872-1876) eraiki zituzten. Armada karlista Irunera hurbildu bezain pronto, hainbat defentsa-eraikin egiteko eskatu zion Udalak Gobernuari. 1873ko apirilaren 8ko Aginduari esker, Irungo defentsa-lanak baimendu ziren, Ingeniari militarren argibideen arabera eginikoak betiere.

Jaizkibelgo mendilerroaren gandorrean edo handik hurbil eraiki ziren dorreak. Haietatik posible da Irun-Donostia lurralde guztia behatzea, eta, iparraldera, itsasora doan malda osoa. Mendebaldetik hasi eta ekialderantz, Ietik Vera bitarteko zenbakiekin izendatuko ditugu. Hiru dorre (I - III) John Hay Lord-aren eta San Enrikeko gotorlekuaren artean kokaturik daude, eta beste bi (IV - V) azken honen eta Guadalupekoaren artean. Azken hirurek soilik dute izen bana: Xangaxi, Santa Barbara eta Guadalupe.

Dorre guztien oinplanoa hexagonala da eta alde bakoitzak 3,3 m-tik 3,5 m-ra bitartean ditu. Salbuespena, Guadalupetik hurbilen kokatutakoa da: horren oinplanoa laukia da. Guztiek bi solairu eta terraza zituzten. Egun, hareharrizko inguruko hormak bakarrik kontserbatzen dira, barrualdea erabat hutsa dago.

Soldaduak ez ziren beheko solairutik sartzen. Lehen solairua irekitzen zen eta bertara iristeko desagerraraz zitekeen eskailera erabiltzen zen. Hala, zailagoa zen eraikinean sartzea.
Telekomunikazioko antenak dauden lekua, gunerik altuena (Alleru gailurra- 547 m) Karlistek San Enriqueko gotorlekua kokatzeko hautatu zuten. Bere aurriak egoera onean kontserbatzen dira, inguruko hormak eta barneko zenbait zatiketa bereiz baitaitezke.

Esandako moduan, gailurrera berehala iritsi eta argazkiak atera genituen hegan joan aurretik. Zelai batean bazkaldu genuen, itsasoaren luze-zabala parez pare genuela. Jakiak banatu ondoren, pilak kargaturik, azken txanpari ekin genion, zatirik eder eta dibertigarrienari: harrizko gandorretik jaitsi ginen, harriek urtetan hartutako forma politarekin gozatuz.

Pasai Donibane igaro genuen txalupa hartzeko. Handik San Pedrora, eta San Pedrotik autobusera, gainean baikenuen itzultzeko ordua.



Mendiaz, inguruaz eta gainerako taldekideez gozatzeko aukera paregabea izan zen txangoa. Tamalez, datorren urtera arte ezingo dugu elkarrekin oinez aritu, beraz, lerro hauen bidez Gabon zoriontsuak eta 2017 urte zoragarria opa dizuegu guztioi. 






CONQUISTANDO JAIZKIBEL

El pasado domingo, y cuando todavía casi ni habían aparecido los primeros rayos de sol, medianos y mayores nos encontramos en la plaza Gipuzkoa para hacer juntos una excursión a Jaizkibel. Era la primera vez en este curso que nos veíamos las caras los 2 grupos por lo que dese el principio del día estábamos todos emocionados por conocer al resto de compañeros y monitores.

Cogimos el bus que nos dejó en Lezo, donde nos metimos en los bosques que rápidamente nos subirían hasta la mitad de la excursión. Desde allí, y ya viendo el mar, la travesía fue acompañada de viento e historia… ya que fuimos recorriendo las torres Carlistas hasta alcanzar la cima.

Las torres de Jaizkibel son testigos de la actividad que hubo en el monte en las guerras carlistas (s. XIX). Se levantaron seis torres en la cresta del monte, de los cuales cinco se mantienen en pie.

Fueron construidos durante la última Guerra Carlista (1872-1876), pues tan pronto como Irún se vio amenazado por las acciones militares de las tropas carlistas, su Ayuntamiento solicitó al Gobierno la construcción de diversas obras de defensa. Por Orden de 8 de abril de 1873, se autorizó la ejecución de las obras de defensa de Irún, con la condición de que tenían que llevarse a cabo con arreglo a las instrucciones del Cuerpo de Ingenieros militares.

En la línea de cumbre de la cadena montañosa del Jaizkibel o en sus inmediaciones se levantaron los torreones. Desde ellos es posible contemplar, hacia el sur, todo el territorio del corredor Irún-San Sebastián y, hacia el norte, las laderas del Jaizkibel en su descenso hacia el mar. Los denominaremos, de oeste a este, con los numerales I a V. Tres de los torreones (I a III) están situados entre el fuerte de Lord John Hay y el de San Enrique y dos (IV y V) entre éste y el de Guadalupe. Los tres últimos son los únicos que tienen nombre propio: Xangaxi, Santa Bárbara y Guadalupe.

Las bases de las torres son hexagonales y cada lado tiene entre 3,3 y 3,5 metros. La excepción es la más cercana a Guadalupe, puesto que su base es cuadrada. Todas tenían dos pisos y terraza. Hoy en día solo se conservan las paredes exteriores de arenisca.

Los soldados no entraban por el piso de abajo. Se abría el primer piso y se accedía a él por una escalera que se ponía y se quitaba según las necesidades. Así, era más difícil entrar en el edificio.
En el lugar más alto, donde hoy en día están las antenas de telecomunicación, (Alto de Allerru, 547 m) los carlistas construyeron el castillo de San Enrique. Sus restos se conservan en buen estado, y se pueden ver las paredes exteriores y las divisiones de los compartimentos del interior.

Como ya hemos dicho, llegamos a la cima donde rápidamente sacamos las fotos antes de salir volando y bajamos hasta un prado, donde comimos disfrutando de las mejores vistas posibles, el mar. Disfrutamos y compartimos los víveres, y ya con las pilas cargadas, afrontamos el último trozo de bajada, el más bonito y divertido, dado que fuimos bajando por la cresta de piedras y disfrutando de la bella forma que estas habían ido adquiriendo a lo largo de los años.
Atravesamos Pasajes San Juan para coger la barca que nos acercó a San Pedro y allí directamente al bus, dado que la hora se nos había echado encima.



La excursión fue una magnífica oportunidad para disfrutar de la montaña, del entorno y lo que es aún mejor, conocer al resto de compañeros. La pena es que hasta el año que viene ya o tendremos oportunidad de compartir nuevas vivencias, por lo que aprovechamos estas líneas para desearos a todos unas felices navidades y un próspero 2017 cargado de sueños y nuevos retos.