martes, 31 de enero de 2017

¡Vámonos al Erlo!


GOAZEN BA ERLORA!

Pasaden igandean, hilak 28, ertainok Erlo mendian gora abiatu ginen. Goizeko 8:30etan Donostiako autobus geltokian bildu eta Azpeitira eraman gintuen autobusak.

 Bertan, Iturri-txiki atzetik, eguzkia goian zela hasi genuen txangoa, hamaikak aldera ordea, haizea bortitz jotzen hasi zen eta zirak goraino lotuta iritsi ginen tontorrera, eguerdiko hamabiak jota zirela.

Bertatik garbi ikusi ahal izan genituen Urola eta Deba bailarak eta... bigarren tontor bat egiteko gogoa etorri zitzaigun, izan ere, Izarraitz mendiak hiru tontor dauzka, Erlo, Kukuta eta Xoxote, eta oraindik indarrak genituela ikusita, Loiolako Inazio donearen estatuak apaintzen duen Xoxotera abiatu ginen.

Behin hau eginda, pozarren jaitsi ginen maldan behera eta herrira iritsi aurretik egin genuen bazkaltzeko geldialdia... Bagenuen bai premia!

Bazkal ostean, Azpeitiko eliza atzeko parkean jolasean aritu ginen algara batean, kanpai hotsak autobus geltokira joan beharra geneukala gogorarazi zigun arte.

Egun benetan zoragarria izan genuen!



¡VÁMONOS AL ERLO!

El pasado domingo, día 28, emprendimos la subida al Erlo. Nos reunimos en la parada de autobuses de San Sebastián a las 8:30 de la mañana y el autobús nos acercó hasta Azpeitia.

Una vez allí, comenzamos la subida desde Iturri-txiki, acompañados por un resplandeciente sol que pronto fue sustituido por un fuerte viento que nos hizo llegar a la cima con las chaquetas bien cerradas hasta arriba, hacia las 12 del mediodía.

Desde allí pudimos admirar claramente los valles Urola y Deba y... nos entraron ganas de hacer una segunda cima! El macizo de Izarraitz tiene 3 cimas: Erlo, Kukuta y Xoxote, y al ver lo fuertes que seguíamos, decidimos dirigirnos hacia Xoxote, cima resguardada por una gran estatua del patrón del pueblo, San Ignacio de Loyola.

Una vez conquistadas ambas cimas, bajamos la mar de contentos y paramos a comer un poco antes de llegar al pueblo... Que ya había hambre!

Tras el breve descanso, bajamos al parque que se encuentra tras la iglesia de Azpeitia donde jugamos y nos lo pasamos bomba, hasta que las campanas nos recordaron que debíamos volver a la parada de autobús.


Fue un día divertidísimo!
















lunes, 30 de enero de 2017

Udalaitz, el monte del dragón

UDALAITZ, DRAGOIAREN MENDIA

Urte berria, gailur berriak… Helburu hori buruan, igandean nagusien taldekook bat egin genuen goiz-goizetik, Arrasatera eramango gintuen autobusa hartzeko. Han baitzegoen urteko lehen erronka, Gipuzkoaren eta Bizkaiaren artean kokatutako Udalaitz gailurra.

Bada kondaira famatu bat, Mondragon izena (jatorrizko Montdragon-etik eratorria) Herensuge deitutako dragoi bati egozten diona. Antza,  Santa Barbara mendian bizi zen, eta izututa zituen Arrasate eta inguruetako biztanleak. Dragoi hori eskualdeko olagizonek garaitu zuten, eta, Santa Barbara magalean sortu zen herriari, haren oroimenez, Montdragon izena eman. Historiagileen ustez, ordea, izena ez da kondaiararen ondorio. Alderantziz, izenaren jatorria topatzeko asmatu zuten izena, errege jakintsu baten ateraldia beraz.

Autobusean bidaia luzea egin ondoren, loa kentzeko paseotxoak Udala auzora eraman gintuen. Auzoak ematen dio izena mendiari: “Udalako Haitza”. Handik ekin genion igotzeari. Minutu gutxira, harkaitzaren malda estaltzen duen artadian sartu ginen. Tippi-tappa gorantz, eta, basoa utzi baino lehen, atsedentxoa indarrak berreskuratu eta harrien arteko zigzagri heltzeko. Haizea indartsu hasi zenez, igoerako azken txanpa ez zen hain atsegina gertatu, baina, erronkak gainditzeko gogo itzela dugu, eta haizeak ez zigun tontor bikoitza egitea oztopatu.

Lehenik Arrasatetik ikusten den tontorra (1.073m), ez dena mendiaren gailurra (gailurra Bizkaiarantz dago). Bertan gurutze handi bat dago kokatua. Handik gertu, gailurrerako bidean barrena, antzinako eliza baten arrastoak topatuko ditugu. Hauxe da Asuncion santutegia. Eremitek sortu zuten, Jainkoa, herrietako bizitzatik kanpo, hobeto gurtuko zutelakoan. Jadanik 1570. urtean, Esteban Garabayk aipatzen digu eliza hori. San Valero, IV. mendean Zaragozako gotzain izan zena, bertan bizi eta hil zela diote.

Lekua igaro eta gero, gandor txiki bat azaltzen da, Udalaitz (1117 m.) mendiaren gailurrean bukatzen dena. Baditu gurutzea eta orientazio-mahaia. Hango ikusmira aparta da benetan, adibidez, Anboto mendiaren bista, urrian egin genuen txangoan ezagututakoa.

Argazkiak eta bistak apur bat gozatu, eta, haizeak gogor jotzen zuenez, beherantz ekin genion ahalik eta bizkorren Udalara heldu arte. Hantxe topatu genituen pare bat mahai, aproposak eseri eta, betiko moduan, gurasoek hain maitekiro prestatuko ogitartekoak jateko.
Bazkalostean, paseotxoa digestioa egiteko, eta Arrasaten autobusaren zain. Horrela heldu ginen Donostiara, nekatuta, baina zoriontsu elkarrekin bizitako egunari, lortutako gailurrari eta lagunekin bizitako pasadizoei esker.







UDALAITZ, EL MONTE DEL DRAGÓN

Año nuevo, cimas nuevas… Con este objetivo en mente, el domingo el grupo de mayores nos juntamos bien prontito para coger el autobús que nos llevaría hasta Mondragón para afrontar el primer reto del año, Udalaitz cima situada entre Guipuzcoa y Vizcaya.

Existe una leyenda muy conocida que atribuye el nombre de Mondragón (derivación del original Montdragón) a la existencia antiguamente de un dragón llamado Herensuge que vivía en el monte Santa Bárbara y que aterrorizaba a los habitantes de Arrasate y de los alrededores. Este dragón fue vencido por los ferrones de la comarca y la villa que nació al abrigo del monte Santa Bárbara recibió en su recuerdo el nombre de Montdragón. Los historiadores piensan, sin embargo, que el nombre no fue originado por la leyenda sino que la leyenda fue inventada a posteriori para tratar de explicar el nombre, y creen que este evocador nombre fue sin más una ocurrencia poética del rey sabio.

Tras el largo viaje en bus, un paseo para empezar a despejarnos que nos llevó hasta el barrio de Udala, que da nombre al monte, Udala Aitz, “roca de Udala”,  desde donde comenzamos la subida. A los pocos minutos de ascensión nos adentramos en un bosque de encinos que cubre las faldas de la peña. Tippi-tappa para arriba y antes de salir del bosque parada corta para reponer fuerzas y afrontar el zigzag de piedras. El viento empieza a azotar con fuerza lo que hace que el último tramo de subida no resulte del todo agradable, pero como nuestras ganas de superar nuevos retos son más grandes, esto no nos impide hacer la doble cima.

Pimero la punta que se ve desde Mondragón (1.073m), que no es la cumbre del monte la cual está más hacia Vizcaya, y donde hay colocada una gran cruz. Cerca de ella, siguiendo el camino a la cumbre, encontramos las ruinas de una antigua iglesia. Es el santuario de La Asunción. La construcción de este santuario se debe a la existencia de ermitaños que eligieron este lugar para dedicarse mejor a Dios lejos de la vida mundana. Ya en 1570 Esteban de Garabay daba cuenta de esta iglesia. Dicen que en este lugar vivió y murió San Valero, obispo de Zaragoza en el siglo IV.

Pasando este lugar da comienzo una pequeña crestería que nos dejará en la cumbre de Udalaitz (1117 m.), con su cruz y con una mesa de orientación. La vista desde la cumbre es espectacular pudiendo divisar por ejemplo Amboto, excursión que realizamos el pasado mes de Octubre.

Un disfrute rápido de las vistas y fotos, dado que el viento no afloja y se mete hasta los huesos, por lo que empezamos a descender lo más rápido posible hasta Udala, donde nos encontramos con un par de mesas para comer y disfrutar, como siempre, de los manjares que nos preparan con tanto cariño los aitas.

Tras la comida un paseito para hacer la digestión y a esperar en Mondragón al autobus que nos trajo de vuelta a Donosti, cansados pero felices una vez más por el gran día compartido, por otra cima más acumulada y por las anécdotas vividas entre amigos.