martes, 9 de mayo de 2017

En el cielo guipuzcoano

GIPUZKOAKO ZERUAN

Ondo lotutako botak. Eguzkitako krema barra-barra. Beharrezko baldintzak mendiko igande bikainaz gozatzeko. Goizeko bederatzietan, autobusak ikastetxea atzean utzi eta Arantzazurantz egin du. Gailurren bat igotzeko irrika dute denek. Ordubeteren ondoren, iritsi gara Gipuzkoako zaindariaren santutegira, eta basilika miresgarria agertu zaigu parez pare. «Arantzetan gora, helduko ote ginateke eliza gainera?», galdetzen du txikien taldeak.


Pagadi itzela, «ezkutaketan jokatzeko aproposa», LHko seigarren mailako Summanen ustez. Sei kilometro zuhaitzen artean eta iritsi gara Urbiako zelai ederretara. 11.30ak dira, eguzkia distiratsu. Urbiako fonda jendez gainezka dago, eta bista ikaragarria da. «Neska-mutilok, krema eman eta hamaiketakoa hartzera», dio Iñigo Cayetanok, txikien koordinatzaileak.


Hasierako ideia ertainak zein nagusiak Aizkorrira igotzea zen, txikiak zelaietan geratzea hain zuzen. Baina plan berria asmatu dugu. Hemendik aurrera, bakoitza libre da egin nahi duena aukeratzeko.


Aizkorri, Aketegi, Aitxuri
Badirudi energia soberan daukagula, erritmo bizia baitaramagu. Zelaiak atzean utzi, Arbelarko kortak gurutzatu eta harkaiztegian murgildu gara, tontorrera eramango gaituen bidetik barrena. «Mendira nator –dio Batxilergoko 2. mailako Luisek txantxetan-, historia ez ikastearren.” “Bistak eta natura gustatzen zaizkit, baita deskonektatzea ere», borobildu du.


Igoeran zehar hizketan eta barreka aritu gara, isiltasunaz gozatzen ere bai. Konturatzerako, Aizkorriko gailurrean gara (1.531 m). «Iritsi al gara jadanik?», dio hainbatek. Eskuak jo ditugu gure artean, harro gaude eginiko lanarekin. Iñigo Quevedok, AMEko koordinatzaileak, zorionak eman dizkigu denoi. «Oso handiak zarete, neska-mutilok», esan die. Mendia joatea da bere zaletasunik printzipalenetakoa. «Hona etortzean kezkak ahazten zaizkit. Jendearekin hori partekatzea aukera paregabea da”, azaldu du.


Ura edan eta bagoaz aurrera. Oraingoan gandorretik ekin diogu. Ikusmira zoragarria da benetan. Gure oinetan, Zegama, eta han, urrutian, Pirinioak. Amen batean Aketegin gara (1.544 m). «Handik al gatoz?», esan du Iñakik, LHko 6. mailako ikasleak harrituta. Bitartean aurreko gailurrera zuzendu du eskua. Bere ustez, AMEko txangoak «kriston planak» omen dira.


Gelditu gabe, bideari jarraitu diogu. Lortu dugu azken tontorra. Aitxuri (1.551 m), Euskadiko mendirik altuena. «A, baina ez al zen Aizkorri?». Begirale batek azaldu digu, nolatan, hori izan den aspaldiko ustea. Mendirik famatuena baita Aizkorri. Baina, egia esateko, ez da altuena. Bagoaz beherantz, besteekin biltzera. Cristina doa taldea ixten. Eta zu, zergatik zara begirale? «Erraza: mendia eta haurrak gustuko ditudalako, eta hau guztia eurekin partekatzea», erantzun du.




Elorrako Haitza
Hainbat lagun Aizkorrira joan diren artean, gainerakoak ez gaude geldi egoteko. Elorrako Haitza (1.253 m) igotzeari ekin diogu. Presarik gabe, heldu gara mendiaren tontorrera. «Kontxo, Ikurriña!», dio seigarren mailako Iñigok, puntako bandera ikusirik. Urbiako zelaien ikusmira berriaz gozatzen, kontu handiz hasi gara jaisten, azken zatia aldapatsu samarra baita.


«Erraza iruditu zait», dio Martinek, seigarren mailakoa hau ere. Ez omen zaio gehiegi kostatu gora heltzea. Angela, DBHko lehen mailakoa, ez dator bat. Pixka bat nekatu dela dio. Beno, behar zena besterik ez. Behin zatirik okerrena igarota, maldan barrena goaz zelaien beste alderantz. Han, barreen eta joalsen artean, bazkaldu eta indarrak berreskuratuko ditugu topagunera heldu aurretik. Laster elkartuko gara gure lagun ausartekin, nekaturik baina irribarretsu baitatoz gailurretik behera.


Egun borobila
14.30ean bildu gara berriz denok. Batak besteari kontatu diogu zer egin dugun. Leku bikaina atseden hartu, indarrak berreskuratu, argazkia egin eta martxari ekiteko. Autobusa zain daukagu. «Mundu guztiari aholkatuko nioke. Mendian egoteaz gain, lagunekin nago. Eta etxeko lanak ahaztu ditut, Plan perfektua da», dio Ikerrek, seigarren mailako ikasleak.


Txango honek errematerik onena eman dio ikasturteari. Alde batetik, ertainen ikasturteari, atzean utzi dituztelako, besteak beste, Erniozabal, Erlo eta Jaizkibel. Beste alde batetik, nagusien urteari, Anboto, Udalaitz eta Aiako Harrian izan baitira. Hori guztia, noski, Urduñako asteburua kontuan izan gabe. Halere, txikiek badute oraindik zer gozatua. Ekainaren 4an egingo dute azken txangoa. Animatu, azkena izango da eta!




EN EL CIELO GUIPUZCOANO

Botas bien atadas. Mochila ajustada. Generosa capa de protector solar. Condiciones sine qua non para disfrutar de un domingo de monte espectacular. A las nueve de la mañana el autobús deja atrás el colegio y parte dirección Aranzazu. La ilusión por ascender a alguna cima es unánime. Tras una hora de trayecto llegamos al santuario de la patrona guipuzcoana, donde lo primero que vemos es la impresionante basílica. «¿Si escalamos por los pinchos podríamos subir hasta arriba de la iglesia?», se preguntan los del grupo de pequeños.


Un inmenso hayedo, «perfecto para jugar al escondite», según Suman, de sexto de primaria, abraza el sendero de cinco kilómetros que nos lleva hasta las preciosas campas de Urbia. Son las 11.30 y el sol no puede brillar más. La Fonda de Urbia ya está a rebosar de gente y las vistas son impresionantes. «Chicos, daos crema y almorzamos», dice al grupo Iñigo Cayetano, coordinador de pequeños.


Aunque la idea inicial era que mayores y medianos subieran al Aizkorri, y pequeños se quedara en las campas, improvisamos un nuevo plan. Cada uno es libre ahora de decidir qué prefiere hacer.


Aizkorri, Aketegi, Aitxuri
Parece que nos sobra la energía, llevamos un ritmo impresionante. Dejamos atrás las campas, atravesamos las majadas de Arbelar y nos adentramos en el pedregal que nos lleva directos a la cima. «Yo vengo al monte porque así no tengo que estudiar historia», bromea Luis, de segundo de bachiller. «Lo cierto es que me gusta el monte. Me gustan las vistas, la naturaleza y desconectar un poco», apostilla.


Durante la ascensión conversamos y reímos, aunque también disfrutamos del silencio. Casi sin darnos cuenta nos plantamos en la cima del Aizkorri (1.531 m). «¿En serio ya hemos llegado?», se escucha. Todos nos chocamos la mano, orgullosos de haberlo conseguido. El coordinador del CMA, Iñigo Quevedo, felicita a todo el grupo. «Sois muy grandes chavales», les dice. Ir al monte es cada vez una de sus mayores aficiones. «Cuando vengo aquí me olvido de mis preocupaciones. Compartir esto con más gente es una oportunidad increíble”, explica.


Bebemos un trago de agua y seguimos andando. Esta vez lo hacemos por la cresta. Las vistas desde tan arriba son impagables. A nuestros pies vemos Zegama, y allí, a lo lejos, los Pirineos. En un suspiro nos plantamos en Aketegi (1.544 m). «¿Desde allí venimos?», pregunta sorprendido Iñaki, de sexto de primaria, mientras señala a la cima de la que venimos. Asegura que las excursiones del CMA «son un planazo».


Seguimos, imparables, nuestro camino. Ya hemos alcanzado la última de las cimas. Aitxuri (1.551 m), el monte más alto de Euskadi. «Ah, ¿pero no era Aizkorri?». Un monitor aclara que eso es lo que durante mucho tiempo se ha creído, porque es el más famoso, pero que en realidad no. Emprendemos la bajada, para reencontrarnos con los demás. Cristina cierra el grupo. Y tú, ¿por qué eres monitora?. «Sencillamente, porque me encantan el monte y los niños, y poder compartir esto con ellos», asegura.



Elorrako Haitza
Mientras algunos compañeros suben al Aizkorri, el resto, lejos de quedarnos parados, comenzamos a ascender el Elorrako Haitza (1.253 m). Sin prisas, ascendemos hasta la cima de esta montaña. «¡Kontxo, la Ikurriña!», dice Iñigo de sexto de primaria, al ver la bandera que hay en la punta. Tras deleitarnos con la nueva perspectiva de las campas de Urbia que se nos presenta, nos disponemos a bajar con mucho cuidado, ya que el último tramo es algo más empinado.


«A mí me ha parecido fácil», dice Martín, también de sexto, sin dejar lugar a dudas que no le ha costado nada trepar. No opina lo mismo Ángela, de primero de la ESO, quien reconoce haberse cansado un poco. Bueno, lo justo. Una vez superado el peor tramo, recorremos la ladera hacia el extremo contrario de las campas. Allí, entre risas y juegos, comemos y recuperamos fuerzas, antes de volver al punto de encuentro en el que nos juntaremos con nuestros osados compañeros que, aunque cansados, bajan con una sonrisa en la cara.




Un día redondo
A las 14.30 ya estamos todos juntos otra vez, contándonos los unos a los otros lo que hemos hecho. Un paraje excelente para disfrutar un rato, reponer fuerzas, hacernos una foto y reanudar la marcha para volver al bus. «Yo se lo recomiendo a todo el mundo. Además de ir al monte estoy con mis amigos. Y desconecto de los deberes. Es un plan perfecto», comenta Iker, de sexto de primaria.


La excursión de hoy pone el broche final a un año impecable del grupo de medianos, que deja atrás salidas a Erniozabal, Erlo, y Jaizkibel, entre otras, y de mayores, que este año ha conquistado cimas como Anboto, Udalaitz o Peñas de Aia. Sin olvidar el finde conjunto de Orduña. Sin embargo, los pequeños aún tienen la oportunidad de disfrutar de una última salida el próximo 4 de junio. ¡Animaos que es la última!