jueves, 15 de junio de 2017

Colorín, colorado, este curso se ha acabado

Eta hala bazan, edo ez bazan, amaitu zaigu ikasturtea

Igande goiza, ekaina, motxila, ogitartekoak... Bai, hauxe da txikien azken txangoa!

Gaur aldaketa daukagu, eta trena hartu beharrean, Gipuzkoa plazan elkartuko gara autobusa hartzeko. Gogoz beterik, 50 mendizale inguru bildu gara, gure hiriko mendirik altuena ezagutzeko asmoz.

Autobuseko bidaia motz baten ondoren, iritsi gara Pasaia San Pedrora. Hementxe hasiko dugu ibilbidea. Hasiera erraza daukagula dirudi, baina, berehala, maldari ekin behar, itsasoan amaituko dugu bestela. Eskailerak topatu ditugu bidean, “ez dira bukatzen!” dio norbaitek. Hala ere, konturatzerako, txangoaren punturik garaienera iritsita gaude.

Geldialdi teknikoaren unea: luzamenduak, lesioak saihesteko. Hidratatzeko ere probestuko du zenbaitek. Beroa egiten baitu.

Gainerako bidea itsasertzeko bidea da, landarez beterik dagoena. Naturaz eta itsasoko brisaz gozatzeko aproposa benetan. Erritmo egokia daramagu, eta, konturatzerako, heldu gara merenderora. Bazkaltzeko goizegi denez, parkean jolastu eta etxolak eraikitzea erabaki dugu.

Behin indarrak berreskuratuta, bagoaz ikastetxerantz. Bidean zehar, talde osoari argazkia atera diogu talaian. Bai miresgarriak direla gure hiriko bistak!

Azkenik, hiriko kaleetan kantari ailegatu gara ikastetxera. Eta, oraindik goiz denez gero, eguraldi ona probestu dugu ”pañuelito” joko klasikoari ekiteko. Pixka bat egokitu dugu jokoa, ur globoekin freskatzeko hain zuzen.

Baina, ez pentsa eguna amaitu denik! Ikasturteko azken txangoa izaki, merendola ederra antolatu dugu mendizaleei dominak banatzeko. Gurasoak ere gonbidatu ditugu, ikasturteari erremate dotorea eman diezaioten.

Ikasturte aparta izan da, abenturaz, jolasez eta txangoz betea. Bai umeek bai begiraleek ikaragarri gozatu dugu gure lurraldeko mendietan.

Hau, ordea, hasiera besterik ez da AMEko txikientzat. Datorren urtean ERTAIN izango dira.

Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!





Colorín, colorado, este curso se ha acabado

Domingo por la mañana, junio, mochila, bocatas… Sí, ¡es la última excursión de pequeños!

Esta vez toca cambiar, y en vez de coger el tren, quedamos todos en la plaza Guipúzcoa para coger el autobús. Con muchas ganas, nos reunimos unos 50 montañeros preparados para conocer la montaña más alta de nuestra ciudad.

Tras un corto viaje en autobús, llegamos a Pasajes San Pedro desde donde empezamos la ruta. El comienzo parece fácil, pero en breve habrá que ascender si no queremos acabar en el mar. Nos encontramos un camino con escaleras, “¡son interminables!” comenta alguno. Sin embargo, para cuando nos damos cuenta, hemos alcanzado el punto más alto de la excursión.

Toca parada técnica, estiramientos, que no queremos lesionados. Algunos aprovechan también para hidratarse un poco, que empieza a hacer calor.

El resto del camino, es un estrecho sendero al borde del mar y lleno de vegetación, por el que vamos disfrutando de la naturaleza, la brisa marina… Llevamos buen ritmo y para cuando nos damos cuenta estamos ya en el merendero. Como es pronto para comer, aprovechamos para jugar en el parque y construir cabañas.

Ya hemos cogido fuerzas otra vez y empezamos a caminar con destino al colegio. Por el camino aprovechamos a sacar una foto de todo el grupo en un mirador. ¡Qué bonitas vistas de nuestra ciudad!

Finalmente, llegamos al colegio cantando por las calles de la ciudad. Y, como aún es pronto, aprovechamos el buen tiempo para divertirnos con el clásico juego del pañuelito, un poco adaptado para refrescarnos con globos de agua.

Pero, ¡el día no ha acabado! Como es la última excursión del curso, hemos organizado una merendola con entrega de medallas para los más montañeros, a la que los padres también han sido invitados, para darle un fin redondo al curso.

Ha sido un año fantástico, lleno de aventuras, juegos y excursiones, en el que tanto niños como monitores hemos disfrutado de las montañas de nuestro entorno.

Pero este es solo el comienzo para los pequeños del CMA, que el año que viene pasarán a ser MEDIANOS.

¡El cuso que viene, más y mejor!