miércoles, 27 de septiembre de 2017

IRTETEKO TXANDA

IRTETEKO TXANDA



Azkenik heldu da AMEren ikasturte hasiera, baita lehenengo txangoa ere. Eguraldiaren iragarpena ezin hobea zen: eguzki betea, euririk batere ez, eta txango aparta benetan. 
Ikastetxetik irten eta autobusez heldu ginen Arritxulo aterpetxera. Bertan, nagusiekin batera, igotzeari ekin genion. Berehala banandu ginen haien bidetik, eta gure bideari heldu genion, zuhaitzen artetik. Itzalean, beroa ez zen hain nabaria, eta, udako abestien harira, hainbat gairi buruz aritu ginen hizketan: udaz, ikastetxeaz, kanpaldiaz, futbolaz… Eta ia konturatzeke, hara non itzuli ginen Elurretxera, hamaiketakoa hartzera hain justu. Azken igoera gauzatu aurretik, indarrak berreskuratzeko garaia! 
Tarte horretan, jada, malda ez zen nolanahikoa, eta itzala bazihoan pixkanaka desagertzen. Baina, zenbat eta altuago igo, orduan eta ederragoak ziren bistak, eta, elkarri emandako animoei esker, iritsi ginen bai zelai batera. Parez pare genuen Donostia, Hondarribia, Hendaia… Lainorik ez inondik! Hura bai gozatua! 
Puntu horretantxe gurutzatu ginen Txikiekin eta Nagusiekin, dagoeneko beherantz baitzetozten. Ondorioz, tontorrera abiatu ginen, ahalik eta lasterren haiekin bildu eta bazkaldu ahal izateko. Tontorrean euliekin egin genuen topo, eta ohiko argazkian atera ziren eurak ere. 
Elurretxera jaistean, guri itxaroten ari ziren Txikiak eta Nagusiak. Gose ginenez, gure bokatak atera eta... jatera!
Eta hizketan, jolasten eta atseden hartzen aritu ondoren, Donostiarantz berriz, nahikoa nekaturik, baina erabat ase. Ea urria laster heltzen den, eta haren eskutik Urbasako asteburua. Itxura bikaina dauka. Inork rappelik egin al du inoiz? …




PISTOLETAZO DE SALIDA


Por fin llega el inicio de curso del CMA y con él la primera excursión. Las previsiones no podían ser mejores: solazo,  0% probabilidad de lluvia y una excursión preciosa.
Salimos del colegio y llegamos en autobús hasta el albergue Arritxulo, donde comenzó nuestra ascensión de la mano de los mayores. No tardamos mucho en separarnos de éstos y continuar nuestra marcha solos por un sendero entre árboles de forma que el calor no apretaba y entre canción y canción hablamos del verano, del cole, del campamento, de fútbol… y sin apenas darnos cuenta ya estábamos almorzando en Elurretxe, ¡A coger fuerzas para la última ascensión!
En este tramo la pendiente ya era notable y la sombra se iba terminando poco a poco; pero conforme ganábamos altura las vistas eran cada vez más impresionantes, y con los ánimos que nos dábamos los unos a los otros conseguimos llegar a un llano desde donde se veía Donosti, Hondarribi, Hendaya… ¡Ni una nube! ¡Qué gozada!
En este punto nos cruzamos con Pequeños y Mayores que ya habían comenzado el descenso, por lo que nos pusimos en marcha para alcanzar cima y poder ir a comer con el resto. Cima en la que nos esperaba una familia de moscas a las que les apetecía salir con nosotros en la foto de rigor.
Cuando bajamos a Elurretxe teníamos esperando a Pequeños y Mayores hambrientos, por lo que sacamos nuestros manjares de bocatas y ¡A comer!
Y tras estar hablando, jugando y descansando nos pusimos rumbo a Donosti otra vez, cansados pero satisfechos; esperando que llegue octubre y con él la salida de fin de semana a Urbasa, que pinta muy pero que muy bien ¿Alguien ha hecho rappel alguna vez? … 











URTEARI HASIERA EZIN HOBEA!

URTEARI HASIERA EZIN HOBEA!


Hasi zaigu Summa-Aldapeta Mendi Elkarteko ikasturtea!
Mendiko botak oinetan, motxila bizkarrean eta gogoz beterik, horrela ekin genion txangoari ikastetxean. Autobusera heldu bezain pronto, 40 mendizale txikiak korrika igo ziren Aiako Harrira joateko!
Ordu erdiko bidaia egin eta gero, abesti ugari kantatu eta gero, iritsi ginen Elurretxeko aparkalekura. Orduan ipini zen abian gure lehenengo txangoa.
Autobusetik jaitsi bezain laster, luzamenduen eta ur zurrutaden txanda.
Basoa igarotzea zen aurreneko zeregina. Aldapa baten ondotik, zuhaitzak atzean utzi eta paisaje miresgarria heldu zen: Donostia eta Oarso aldea. Errenteria, Pasaia, Hondarribia, e.a.
Ura edateko atsedenak hartu, eta gure lehen tontorrera heldu ginen, Irumugarrietara hain zuzen. Hantxe, pare bat argazki atera eta talaiaz gozatu genuen.
Jaisten hasi eta leku paregabe bat topatu genuen hamaiketakoa jateko, tripak betetzeko, gorputza hidratatzeko eta luzamenduak egiteko. Hori guztia egin eta gero, indar gehien zutenak Txurrumurrura igo ziren; besteak, aldiz, harrapaketan jolasten aritu ziren.
Berriz elkartu ginenean, beherantz hasi ginen. Bidean topo egin genuen ertainekin eta  nagusiekin. Talde bakoitzak bere bidea jarraitu zuen, Elurretxeko aparkalekuan, denok elkartu arte.
Pixka bat ibili ondoren, helmugara iritsi ginen. Bazkalordua. Bokata motxilatik atera eta denok batera jan genuen. Behin sabela beteta, aisialdiaren garaia. Jendeak bikain pasa zuen futbolean, karta-jokoan eta izadiaren baitan.

Autobusa heldu zen, eta abiatu ginen azkenik Donostiarantz. Bidaia osoa egin genuen kantatzen eta txangoari buruz hizketan, harik eta ikastetxera heldu arte. Bertan bukatu zen gure lehenengo txangoa.
Urte hau zoragarria izango delakoan gaude 😊 Hurrengora arte!




¡EMPEZANDO BIEN EL AÑO!


¡Ha empezado el curso en el Club de montaña Summa-Aldapeta!
Las botas de monte en los pies, la mochila en la espalda y con muchas ganas empezábamos nuestra excursión en el cole. Nada más llegado el bus, ¡los 40 pequeños montañeros se subieron corriendo  para ir a las Peñas de Aia!
Después de media hora de trayecto y cantar muchas canciones, llegamos al parking de Elurretxe. Ahí empezaba nuestra primera excursión.
Nada más bajarse del autobús empezamos con los estiramientos y los primeros tragos de agua.
Empezamos atravesando el bosque. Después de una pequeña cuesta, empezamos a dejar los arboles atrás y a ver el precioso paisaje de Donostia y Oarsoaldea: Renteria, Pasajes, Fuenterrabia, etc…
Después de unas paradas para beber agua, llegamos a nuestra primera cima, Irumugarrieta. Ahí nos sacamos un par de fotos y disfrutamos del paisaje.
Fuimos bajando y encontramos un precioso sitio para merendar, y ahí nos quedamos para llenar nuestras tripas, hidratar el cuerpo y hacer unos estiramientos. Después de eso, los que más fuerzas tenían subieron a Txurrumurru, mientras los demás se quedaron jugando al pilla-pilla.
Después de juntarnos todos, empezamos a bajar. En el camino nos encontramos con los medianos y mayores. Cada uno siguió por su camino hasta llegar otra vez al parking de Elurretxe, donde nos juntaríamos todos para comer.
Una pequeña caminata después, llegamos a nuestro destino. Hora de comer. Sacamos el bocata de la mochila y empezamos a comer todos juntos. Después de llenar nuestras tripas, tuvimos un rato libre, donde la gente jugo a fútbol y a las cartas, disfrutando de la naturaleza.
Llegó el autobús y nos subimos todos para volver a Donostia. Nos pasamos todo  el viaje cantando y hablando sobre la excursión hasta llegar al cole, donde acababa nuestra primera salida.
Se intuye un muy buen año de Pequeños 😊 ¡Hasta la próxima!