miércoles, 22 de noviembre de 2017

Azkarate

Azkarate 2017

Azaroa… udazken betea… Hotza heldu bada ere, naturak paisaia apartak eskaintzen dizkigu ordainetan. Horregatik, eguraldiak aukera eman bezain pronto, atsegingarria da Euskal Herriko mendiez gozatzea. Eta, azaroan ohi bezala, AMEko nagusien taldekook Azkaratera joan ginen asteburupasa.
Ostiralean, autobusez Atailura iritsi eta Azkarateraino igo ginen, Apez Etxea mitikora hain justu. Behin afalduta eta mahaia jasota, gaubeilari ekin genion, elkar hobe ezagutzeko jolas eta guzti. Jarraian, patata beroaren txanda, gutxik ezagutzen zuten Grand Prix saioko jolas mitikoarena. Partaide bakoitzak, globoak eztanda egin aurretik, galdera bat asmatu behar du. Barre eta eztanda ugariren ondoren, gaueko azken jolasa heldu zen: bi taldek lehiatu behar dute, ur botila bat nork bizkorrago edango. Horrela, bikain hidrataturik, oheratu ginen, biharamuneko txangoa buruan.
    - Egun on, nagusiok! Esnatu denok, gaur Balerdira igoko gara eta!
Zakutik atera ginen, goizeko hotza azalean oraindik. Gosaltzera jaitsi eta, tripa eta motxila bete eta gero, etxetik atera ginen, paisaje miresgarriarekin topo eginez. Behe-lainoa bailarako erregea zen, Azkarate pean lainozko itsasoa ipinia zuelarik. Gorantz egin genuen neurrian, ikusmira are eta hobea zen.


Balerdi begiz jota, pixkanaka Artubira (1263 m) heldu ginen, Balerdiren (1193 m)  ondoko gailurrera alegia. Hamaiketakoaren ostean, gure helbururantz egin genuen, eta bi mendiak banatzen dituen gandorrean zehar eskuratu genuen tontorra. Tamalez, lainoak ez zigun paisaia osoaz gozatzen utzi. Halere, zein ederrak eta anitzak diren udazkeneko basoak!
Hauspoari buelta emanik, itzulerako bideari ekin genion, eta bide eman genion barruko haurrari, txirristan bezala, maldan behera irristaka joanez. Apurka-apurka, jaitsi ahala,  bazkaltzeko orduaren txanda. Atseden bat bidean, basoko azken zatiari heldu baino lehen, indarrak berreskuratzeko.
Behin etxera helduta, dutxa hartu eta arropa aldatu genuen. Ai, ur beroaren gozamena! Hotz galanta egin arren, etxeko berotasuna ederki eskertu genuen, are gehiago, ikastea tokatzen zela jakinda. Bai, bai: ikastea. Begiraleok maiz esan izan dugu: AME eta ikasketek uztartu litezke, eta larunbat arratsaldea libre utzi genuen etxerako lanak egin zitzaten.
Afaria ezusteko paregabea izan zen. Plater nagusia denon gustukoa baitzen dudarik gabe. Binaka, gehien atsegin ditugun osagaiak gehitu genizkion pizzari. Eta laguntzeko: natxoak, lau gaztako saltsa eta guzti.
Egunari errematea emateko, gaubeila egin genuen. Zenbait jolas burutu genituen, lotsa kentzea helburu zutenak. Eta amaitzeko, denok karaokean jo eta ke.
Igandean presarik gabe altxa ginen, goiz lasaia baikenuen aurretik. Gosaldu eta motxilak jaso eta gero, herriko frontoian aritu ginen jolasten, baita etxean kartetan ere. Jarraian aisialdia. Behin dena garbituta, bazkaldu eta Atailura buelta, Donostiaranzko autobusa hartzeko asmoz.
Zein azkar pasatu zaigun astebukaera! Baina hala dio esaera zaharrak: lo bueno, si breve, dos veces bueno.
Hurrengo txangoan ikusiko dugu elkar. Laster arte!



Noviembre… Pleno otoño… Aunque ya llega el frío, a cambio la naturaleza nos regala unos paisajes que no se pueden observar el resto del año. Por eso, cuando la meteorología lo permite, me encanta disfrutar de los montes de Euskal Herria. Y como viene siendo habitual en Noviembre, el grupo de mayores del CMA nos fuimos a pasar el fin de semana a Azkarate.
El viernes, tras llegar en bus a Atailu, subimos caminando hasta Azkarate, donde nos instalamos en la ya mítica Apez Etxea. Una vez cenamos y recogimos la mesa, comenzamos la velada con un juego para conocernos mejor y dividirnos en dos equipos. Después, jugamos a la patata caliente, mítico juego del, para algunos desconocido, Grand Prix, en el que un participante de cada equipo tiene que acertar la respuesta antes de que el globo explote. Y entre risas y estallidos, pasamos al último juego de la noche, en el que los dos equipos tienen que competir por beberse una botella de agua lo más rápido posible. Así, bien hidratados, nos fuimos a la cama, con la excursión del día siguiente en mente.
    - ¡Bueeeeeeenos días Mayores! ¡Despertad, que hoy subimos al Balerdi!
Salimos del saco, sintiendo el frío de la mañana en el cuerpo. Bajamos a desayunar, y tras llenarnos las tripas y meter en la mochila todo lo necesario para la excursión, salimos fuera de la casa, donde nos encontramos con un paisaje extraordinario. La niebla se ha metido en el valle, dejando un mar de nubes por debajo de Azkarate. Según comenzamos a subir la vista es aún mejor.


Con el Balerdi en el punto de mira, vamos subiendo poco a poco hasta llegar al Artubi (1263 m), cima muy cercana al Balerdi (1193 m) que aprovechamos a coronar. Después de almorzar, tomamos el camino hacia nuestro objetivo principal, el cual logramos alcanzar tras cruzar la cresta que separa ambos montes. Una pena la niebla, que solo nos permite ver parte del paisaje que se puede llegar a contemplar. Aún y todo, el otoño deja un bonito contraste en los bosques, haciéndonos disfrutar de la perspectiva.
Y con el aliento recuperado, tomamos el camino de vuelta, en el que aprovechamos para sacar el niño que todos llevamos dentro, dejándonos resbalar por la ladera de la montaña, como si estuviéramos en un tobogán. Poco a poco, vamos bajando, y casi sin darnos cuenta llega la hora de comer. Hacemos un alto en el camino para coger fuerzas, antes de recorrer el último tramo de bosque que nos separa de Azkarate.
Una vez en casa, nos duchamos y nos cambiamos de ropa. ¡Que gusto el agua caliente! Aunque no hizo un frío excesivo, agradecimos el calorcito de la casa, y más cuando tocab estudiar. Sí, habéis leído bien, estudiar. Como siempre decimos los monitores, el CMA es compatible con los estudios, y por eso dejamos la tarde del sábado libre para hacer los deberes del cole.
La cena fue toda una sorpresa, ya que el plato principal iba a ser a gusto de todos. Por parejas, tuvimos que añadir los ingredientes que más nos gustaban a nuestras pizzas, que acompañamos con unos riquísimos nachos con salsa cuatro quesos.
Para terminar el día, tuvimos una velada con diversos juegos, en los que el principal objetivo era quitar la vergüenza, para terminar todos juntos en el salón de la casa, jugando al karaoke.
El domingo nos levantamos con calma, ya que la mañana se presentaba tranquila. Tras desayunar y recoger las mochilas, jugamos en el frontón del pueblo y echamos una partida de cartas dentro de la casa, para después tener un rato de tiempo libre. Una vez estuvo todo limpio, comimos y bajamos de vuelta a Atailu, donde cogimos el bus de vuelta a Donosti.
¡Qué pena que el finde haya pasado tan rápido! Aunque, como se suele decir, lo bueno, si breve, dos veces bueno.
Nos vemos en la próxima excursión. ¡Hasta pronto!






















No hay comentarios:

Publicar un comentario