miércoles, 15 de noviembre de 2017

Cuando el tiempo acompaña

Eguraldia alde dugunean

8:45, Easo plaza, txikien talde osoa bildu gara beste behin, igande desberdin bati ekin eta mendira joateko asmoz. Oraingoan topoa hartu dugu Lasarterantz, eta Buruntzara igotzea da gure helburua. Beste igandeekin alderatuta, geltokia leporaino zegoen. Behobia-Donostia lasterketara zihoazen hamaika korrikalari zeuden bertan. Azkenean, geltokia hustu zen apur bat eta gure trena hartu genuen.
Mendia igotzeko grina batetik, eta gure lagun guztiekin egoteko gogoa bestetik, pis-pas batean joan zitzaigun bidaia. Egun osoan zortea lagun izan genuenez, ibiltzen hasterako ateri zegoen. Beraz, ekin genion bideari. Tarte bat igarota, giharrak beraturik, atseden txiki bat egin genuen luzamenduetarako. Utikan lesioak!
Eskerrak ongi luzatu genuen, izan ere, hasierako zatian lokatza jaun eta jabe izan zen, eta gure gihar guztiak baliatu behar izan genituen marroi kolorez ez bukatzeko. Botak lokatzetan blai genituen denok, baina primeran pasatu genuela esan behar.
Azkenik, eta hainbaten zorionerako, ermitara heldu ginen. Han indarrak berreskuratu genituen hamaiketako amestuari esker. Tontorra hurbil genuen jada! Gailurreko inguruak ongi ikusteko irrikatan, berehala gauzatu genuen azken txanpa.
Goitik parez pare ageri ziren Donostia, Lasarte, Urnieta, Andoain eta baita Getariako xagua ere! Argazki batzuk atera eta behera egin genuen, Lasartera, frontoian jateko prest. Zortea lagun, behin frontoiko aterpean hasi zuen euria, dagoeneko gurasoek maitasun osoz prestaturiko bokata apartak jaten ari ginelarik.
Egunari errematea emateko, lagunekin jolasten aritu ginen, eta, ondoren, trena hartu eta Easo plazarantz.
Laster etorriko gara berriz, gaubeilan zein ondo pasatuko dugun kontatzera.
Hurrengora arte, Txikiok!

 

Cuando el tiempo acompaña

8:45, plaza Easo, todo el grupo de pequeños nos reunimos una vez más para disfrutar de un domingo diferente, en el monte. En esta ocasión cogíamos el topo a Lasarte para coronar el Buruntza. A diferencia de otros domingos, esta vez, la estación estaba a rebosar. Numerosos corredores de la popular carrera Behobia-San Sebastián se disponían a coger el topo para llegar al inicio de la prueba. Por fin, la estación se vació un poco y cogimos nuestro tren.
Entre las ganas de empezar a subir al monte y la emoción de estar con todos nuestros amigos, el viaje se nos pasó volando. Con la misma suerte que nos acompañó todo el día, para cuando empezamos a andar, ya había parado de llover. Así que, comenzamos a andar. Después de un rato y una vez nuestros músculos se habían calentado, hicimos una breve pausa para estirar. ¡No queremos lesiones!
Menos mal que habíamos estirado bien, porque nos venía un trecho de camino lleno de barro en el que tuvimos que usar todos nuestros músculos para evitar acabar de color marrón. Todos terminamos con las botas llenas de barro, pero a pesar, de ello nos divertimos mucho.
Finalmente, y para el alivio de muchos, llegamos a la ermita donde repusimos fuerzas con el almuerzo tan esperado por todos. ¡Ya sólo nos quedaba llegar a la cima! Con las ganas de ver todos los alrededores desde la cima, los últimos metros se nos pasaron volando y alcanzamos la cima.
Desde arriba se podían ver San Sebastián, Lasarte, Urnieta, Andoain y ¡hasta el ratón de Getaria! Tras unas cuantas fotos en la cima, bajamos de vuelta a Lasarte para comer en el frontón. Con mucha suerte, no llovió hasta que estábamos en el frontón comiendo los ricos bocatas que nuestros padres, con mucho cariño, nos habían preparado.
Para terminar bien el día estuvimos jugando un poco con los amigos hasta coger el tren de vuelta a la plaza Easo.
Volveremos pronto para contaros lo bien que nos lo pasamos en la velada.
¡Hasta la próxima Pequeños!
















  




No hay comentarios:

Publicar un comentario