viernes, 17 de noviembre de 2017

Domingo de carreras en Irimo

Lasterketa igandea Irimon

-Egun on, prest zaude?...-galdetu diot egunsentian nire buruari. Hotz egiten du, eta laino beltzek egun osorako euria iragartzen badute ere, geltokirantz noa helmugara iristeko gertu.  
- Eeeeez! Bulebarreko helmugara ez. Gaur ez goaz Behobiara; Irimora baizik.- 
Korrikalari guztiekin topo egin dugu geltokian. Pila bat dira, gu ordea gutxi batzuk. Zapatilak dituzte, guk alduz botak... Dortsala daramate, guk hamaiketakoa motxilan😂.  Kontrako norabidea hartuta esan genien agur: Zumarragarantz hain zuzen. 
-Ordubeteko bidaia besterik ez, ausartok! Gozatu zalgurdiaz. Joan komunera edo zintzilikatu sabaitik! - 
Ez dakit ziur hori esan dudan, baina probestu dugu bidaia, ederki probestu ere.
 Trenetik irten eta amestutako helmuga ikusi dugu hurrunean. Gurutze bat ageri da mendiaren gainean, gure eskura ordea. Zumarraga zeharkatuz ekin diogu ibilbideari, soroak tentuz igarota. Tripen zarata aditzerako, helduak gara lehen aterpera. 
-Lizarrondo du izena, eta ondoko lizarrek ematen diote deitura hori.- 
Basoan barrena jarraitu dugu gurutzera arte. Ez da gurutze arrunta. Aterpe txiki baten gainean dago, eta Zumarragako inguruak ikusteko paregabea da lekua. Gainera, lau izkinetan ditu otoitzak, hizkuntza ezezagun batez idatziak, haizearen arabera batera eta bestera mugitzen direnak,
-Niretzat? Eskerrik asko, Hugo - 
Sari txiki horrek pasatutako oroitzapenak dakartza, bihotzaren taupadak dakartza, merezitakoak Irimo igo duten duztientzat. Gurutzetik gailurrerantz goaz, apalagoa izanagatik garrantzitsua den puntara. "Tontorra ukitu arte ez zara igo" dio begiraleren batek... 
- Bai, noski... - badaezpada ukitu dut ordea. 
Zumarragara jaitsi gara, istriputxo eta barre algaren artean, eta topatu dugu bazkaltzeko txoko egokia. Eguzkia ere atera zaigu agurtzera. Horrela eman diogu errematea ibilbide bikainari, baloien, kolunpioen eta lagunminen konpainian. 
Heldu zaigu bueltako trenean atseden hartzeko txanda. Egun biribila izan da benetan, eta datorren txangoa buruan daukagu jadanik. 
- Hurrengora arte, Ertainok!- banoa etxera irribarre eta guzti.



Domingo de carreras en Irimo

-Buenos días, ¿Estás preparado?...-me he preguntado al amanecer. Hace frio, y las nubes negras anuncian lluvia durante el día, aun y todo salgo hacia la estación dispuesto a llegar a meta.  
¡Nooo! a la meta del bulevar no. Hoy no vamos a Behobia vamos a Irimo. 
Nos juntamos con todos los corredores en la estación. Ellos son muchos y nosotros pocos, ellos calzan zapatillas nosotros botas. Ellos llevan dorsal, nosotros el almuerzo en la mochila.  Nos despedimos de ellos cogiendo el tren en dirección contraria, dirección Zumarraga. 
Es solo 1 hora de viaje, ¡mis valientes! Disfrutad de los placeres de este carruaje. ¡Id al baño o colgaros del techo! No estoy seguro de haber dicho eso, pero hemos aprovechado bien el viaje, muy muy bien.
Salimos del tren y lo primero que vemos es la ansiada meta. Una cruz a lo lejos, en lo alto de la montaña pero a nuestros alcance. Empezamos el camino cruzando Zumarraga y atravesando campos con un poco de ayuda. Para cuando empezamos a escuchar las tripas ya hemos llegado al primer refugio. 
Lizarrondo, se llama, y hace honor a los fresnos que hay plantados al rededor.
Seguimos subiendo por el bosque hasta llegar a la Cruz. No es una cruz cualquiera. Esta encima de un pequeño refugio y se puede observar todos los alrededores de Zumarraga. Además las oraciones lucen en las 4 esquinas, escritas en algún idioma desconocido, se dejan mecer por el viento de la montaña,
-¿Para mí? Muchas gracias Hugo
Una pequeña recompensa que trae viejos recuerdos, una piruleta de corazón, merecida para todos los que han coronado el Irimo. Salimos de la cruz dirección a la cima, siempre más modesta pero igualmente importante. "Si no tocas la cima no has subido" dice algún monitor... 
- Ya claro... - Pero por si acaso yo la toco. 
Bajamos a Zumarraga, entre pequeños accidentes y muchas risas conseguimos un lugar para comer, incluso sale el sol a saludar. Así terminamos este precioso recorrido, entre columpios, balones y buenos amigos. 
Ahora podemos descansar en el tren de vuelta. Ha sido un día redondo y la próxima excursión estaremos dispuesto a superarlo. 
- ¡Hasta la próxima Medianos! - me voy a casa con una sonrisa. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario