jueves, 14 de diciembre de 2017

¡Velada!

TXIKIEN GAUBEILA

Igandea. Arratsaldeko 18:00ak. 5-C. Txiki asko heldu dira jadanik ikastetxera, gaua lagunekin igarotzeko irrikatan. Ez hotzak ezta euriak ere, ez dute gaubeila oztopatuko. Poza gainezka daukagu. Non egingo dugu lo? Non afalduko? Zer egingo dugu orain? Galdera hauek eta beste hainbeste ziren giroaren seinale. Gogotsu zeuden edozein jarduera egiteko.

Zaparrada gainditu ostean, poltsa eta motxila guztiak gimnasioan utzi genituen. Ondoren, zuzenean kiroldegira. Antzezlanak prestatzeko ordua bazen. Gehienek jadanik prestatua zutenez, uste baino lehenago ekin genion. Malabaristak, lehoi hezitzaileak, magoak, pailazoak…  denak aritu ziren antzerkian. Umore punttu bat ere izan zuen saio bakoitzak. Dudarik gabe, gaueko unerik onenetakoa izan zen hura. Txikiak izan ziren gaubeilako protagonista, egunsentira arte ere jarraituko zuten antzerkian, baina begiraleok beste jarduera berezi bat prestatu genien. Konturatzerako, afaltzeko ordua. Beraz, jangelara denok.

Indarrak berreskuratu, eta kiroldegira itzuli ginen berriz. Gymkhanaren txanda zen: trebezia, magia, punteria... neurtzeko ordua. Probatxoak arrakastaz gainditu eta gero, bazen proba handi bat oraindik: Summa-Aldapeta zirkoko pasarela aparta. Guztiek pozez agurra luzatu zioten kamerari, gaubeila benetan beteari erremate bikaina emanda.

Aisialdirako tartetxoa egin ostean, lo egiteko garaia. Urduritasuna ezagun zen hasieran, baina pixkanaka-pixkanaka ametsa gailendu zitzaien denei. Biharamunean, Santa Luziako ohiko txokolate eta txurroekin, agur esan genion txikien gaubeila apartari. Aurpegietan islatzen zen gertatutakoa: primeran pasa zuten!!!

Hurrengora arte!



VELADA DE PEQUEÑOS

Domingo. 18:00 de la tarde. 5°C. Muchos de los pequeños ya han llegado al colegio, plenos de ilusión por pasar la noche con sus amigos. Ni el frio ni la lluvia serán obstáculo para la velada, la alegría rebosaba por todos los lados. ¿Dónde vamos a dormir? ¿A qué hora cenamos? ¿Ahora qué vamos a hacer? Estas y muchas preguntas más tan solo nos podían indicar las tremendas ganas que tenían de hacer cualquier actividad, fuese cual fuese.

Tras superar el chaparrón, conseguimos dejar todas las bolsas y mochilas en el gimnasio del colegio y nos dirigimos directamente al polideportivo. Es tiempo de preparación de los teatros. Muchos lo tenían preparado ya, por lo que comenzamos antes de lo previsto. Malabaristas, domadores de leones, magos, payasos…  Todos participaron en los teatros. No pudo faltar el toque cómico en cada teatro. Fue, sin duda alguna, uno de los momentos estrella de la noche. Los pequeños fueron los protagonistas de la velada, podrían haber seguido con sus teatros hasta el amanecer, pero los monitores les habíamos preparado otra actividad especial. Antes de que nos diésemos cuenta, ya era la hora de cenar, por lo que bajamos al comedor.

Una vez cogido fuerzas volvemos al polideportivo y empezamos con la gymkhana: una serie de pruebas de habilidad, magia, puntería, limbo… Tras superar con éxito por todas las mini pruebas, todavía quedaba una gran prueba: la gran pasarela de circo del colegio Summa-Aldapeta. Todos y cada uno de ellos saludaron con alegría a la cámara, poniendo el broche final a lo que había sido una velada muy completa.

Después de un poco de tiempo libre para jugar, era la hora de dormir. Los nervios se hicieron notar al principio, pero poco a poco el sueño pudo con cada uno de ellos. Al día siguiente, con el tradicional chocolate con churros en Santa Lucía, se dio por finalizada la gran velada de pequeños. Sus caras lo decían todo: ¡se lo pasaron en grande!!!

¡Hasta la próxima!